JAZ__848495_pp

Zure ondoan

2020ko urria

Etorkizun seguruago eta iraunkorrago baten alde

Lehen eskutik dakigu zer krisi egoera bizi dugun mugikortasunaren sektorean, oro har, eta errepideko garraio publikoaren sektorean, bereziki. Zurekin partekatzen dugu kezka handi hori, baita egoera hori iraultzeak dakarren erronka ere.

Zure ondoan egon nahi dugu eta gure babes osoa helarazi nahi dizugu ezkortasun eta ziurgabetasun handiko testuinguru batean. Testuinguru horretan, gure balio erantsia ikusarazi behar dugu, eta erabiltzaileei erakutsi autobusetan eta autokarretan bidaiatzea segurua dela eta pertsonen bizi-kalitatea handitzen laguntzen duela.

Garai honek ziurtasunik erakusten badu, garraio kolektiboa funtsezko sektore ekonomikoa dela da, bai sortzen duen aberastasun eta enpleguagatik, bai gizartean duen izaera dinamizatzaileagatik, egunerokotasunak eremu pertsonal eta ekonomiko desberdinetan eskatzen duen mugikortasuna erraztuz.

Trantsizio energetikoa eta deskarbonizazioa jada gobernuen garapen ekonomikoaren lan-zerrendan agertzen diren lan-zutabe nagusietako bi dira.  Eta sektore honek mugikortasun iraunkorra garatzen laguntzen du, eta, aldi berean, ingurumena eta, oro har, pertsonen osasun publikoa hobetzen. Beraz, ez da ulertzen autobusetan eta autokarretan garraio publiko kolektiboa bermatuta ez dagoen etorkizunik.

Zeregin zaila dugu aurretik, erantzunkidetasunetik ekin beharko diogun lana, denok norabide berean arraun eginez, agintariekin, erakundeekin, operadoreekin eta fabrikatzaileekin.

Amaitzeko, itxaropen mezu bat bidali nahi nizuke, etorkizunerako mezu bat, eta, jakina, gure baldintzarik gabeko babesa. Zure ondoan gauzkazu sor dakizukeen edozein beharretarako.

Bien bitartean, sektorea suspertzeko eta indarberritzeko irtenbide berritzaileak garatzen jarraituko dugu, bidaiarien garraioa are seguruagoa, eraginkorragoa eta iraunkorragoa izan dadin, ibilgailuen emisioen, soinu-emisioen eta ezbehar-tasaren inpaktua murriztuz.

Guk garraio publiko kolektiboaren aldeko apustu sendoa egiten jarraitzen dugu, helburu horiek lortzeko funtsezko irtenbide gisa.

Noski… beti zure ondoan!

Rafael Sterling
Irizar Taldeko CEOa

Etiquetas: