JAZ___905819_web

Irizar soluzioak birusa garraio publikoan hedatzea prebenitzeko

2020ko maiatza

Irizar Taldeak berritzeko duen ahalmena areagotzen jarraitzen du, garraio publikoaren sektorea suspertzen laguntzeko eta mugikortasun kolektibo iraunkorra eta segurua bultzatzeko. Ildo horretan eskaintzen ditu autobusek eta autokarrek garraio publikoan birusa hedatzea prebenitzeko segurtasun eta higiene neurriak bete ditzaten garatutako soluzioak.

 

Sarrerak kontrolatzeko kamera adimenduna

Sarrerak kontrolatzeko kamera sistema adimendun bat da, eta ibilgailuaren sarreran jartzen da. Bere helburua da saihestea bidaiariek sintomak edukitzea edo Covid19rako protokoloak ez betetzea, ibilgailura sartzen direnean. Gorputzeko tenperaturaren sentsore bat dauka, zeinak bidaiarien tenperatura neurtu eta 37º baino gehiagoko tenperatura duten adierazten duen. Ikuspen artifizialeko kamerak ere baditu, bidaiariek maskara jantzita duten antzeman ahal izateko. Prozesu osoa automatikoki egiten da, eta denbora errealean.

Horrela, bidaiari batek sukarra badu edo maskara jantzita ez badauka, sistemak alerta bat igortzen du eta ibilgailura sartzerik ez duela adierazten dio bidaiariari. Gidariak, beraz, modu proaktiboan jardun dezake, eta ez dauka zertan ikuskatzaile lanik egin osasun protokoloa betearazteko.

Kamera horiek ez dituzte bidaiarien datu pertsonalak grabatzen pribatutasunari lotutako baldintzak betetzeko.

Irizarrek bere produktu katalogoan eskaintzen duen flota kudeatzailean txertatu daiteke gailua, Covid-19ari lotuta erregistratutako intzidentziak azkar eta eraginkortasunez jarraitzeko eta kudeatzeko.

 

Ibilgailuaren desinfekzio automatikoa barruan bidaiaririk ez duenean

Berez, hartune finko bat instalatzen da ibilgailuan eta kanpoko ekipamendu bat konektatzen da hartune horretara, pita batzuen bitartez, eta airetik lainoztatzeko sistema baten bidez ibilgailu osoa desinfektatu daiteke, airez eta automatikoki, 30 minutuan, ibilgailuan bidaiaririk ez dagoenean.

Soluzio teknologiko hau Osasun Ministerioak homologatuta dago, “interfaze” industrial edo programagarrien bitartez kontrolatu daiteke, eta ibilgailuaren kanpoaldetik aktibatzen da, oso-oso gutxi manipulatuta eta ibilgailu barrura sartu beharrik gabe. Nebulizazio-prozesuak 15 eta 30 minutu artean irauten du, eta 3 eta 4 ordu bitartean itxaron behar da autokarrean sartu ahal izateko.

Ezaugarri berezi gisa, aipatzekoa da erabiltzen eta egokitzen oso erraza dela, eta ibilgailu bakoitzaren premietara moldatzen dela.

 

Gidariaren lekua bereizteko manparak eta bidaiarien eserlekuak banantzeko panelak

Irizarrrek instalatzen errazak diren gidariaren lekua bereizteko manparak eta eserlekuak banantzeko panelak eskaintzen dizkie operadoreei, gidariari eta bidaiariak babesteko.

Soluzio biak, Irizar i3le, Irizar i4, Irizar i6 eta Irizar i6S autokar modeloetarako sortu direnek, indarreko legeriaren erregelamenduak –zeharkako ikusmeari buruzkoa (R.46), barruko egokitzapenari buruzkoa (R.107), suarekiko portaera (R.118) eta energia xurgapenari buruzkoa (R.80)– betetzen dituzten materialekin garatu eta fabrikatu dira.

 

Eco3 aire arazgailua

Eco3 aire arazgailuak onddoak, bakterioak, birusak, konposatu organiko lurrunkorrak, alergenoak, eta abar drastikoki murrizten ditu, eta usain txarrak ekiditen ditu.  Funtsean, ioi negatiboak eta ozonoa proportzio egokietan sortzen ditu, oxigeno kantitateak handitzen ditu, eta usainak kentzen ditu, maila osasuntsuak mantentzeko eta ibilgailuaren barruko airea kutsatzea ekiditeko.

Airea girotzeko ekipamenduaren itzulera atalean instalatzen da, edozein autobus edo autokarretan, berria izan zein jada erabiltzen ari den bat izan, fabrikatzailea edozein izanda ere. Ekipo horren turbinak arduratzen dira ozonoa ibilgailuaren barruan zabaltzeaz, horrela desinfekzioan lagunduta.

Garbiketa eta desinfekziorako beste sistema batzuen aldean, Eco3 ekipoa bidaiariak ibilgailuaren barruan daudenean eta ibilgailua martxan dagoenean funtzionatzeko diseinatu da. Soluzioa merkatuan aski egiaztatuta dago, eta bere eraginkortasunak SGSren bermea dauka, ikuskapenetan, egiaztapenetan, saiakuntzetan eta ziurtapenetan munduko liderraren bermea, alegia.

Bestalde, autobusetan eta autokarretan instalatutako klimatizazio-sistemak erabiltzeak bioerosolen bidez infekzioak transmititzea prebenitzen ere laguntzen du; izan ere, airea berritzeko sistemak dituzte, barneko airea osorik berritzea bermatzen dutenak, 3 eta 6 minutu bitartean, eta berrikuntza hori areagotu daiteke berritzeko ateei erabat irekita eutsiz gero. Bokila irekiekin aire-fluxu bertikal bat dago goitik behera, halako abiaduran non zaildu egiten baitu bidaiarien arteko kutsadura gurutzatua eta bokila itxiekin kutsatzea; bokilen diseinuak “burbuila” edo “kanpai” efektua sortzen du bidaiariaren inguruan, eta hesi bat sortzen die haren inguruan sortutako bioaerosolei.

Irizarren berritzen jarraituko dugu, eta garraio operadoreei eta osasun agintariei soluzio seguruak eta ezarritako erregelamenduak bete eta segurtasuna ematen dutenak eskaintzen, mugikortasun kolektibo iraunkorraren etorkizunerantz aurrera egiteko.

 

Etiquetas: