Sei autobus Irizar i2ek inauguratu dute Frantziako lehen linea %100 elektrikoa
2016 ekaina
Régie des Transports de Marseilleren (RTM) eskutik joan den ekainaren 6an Marseillan Frantziako lehen linea %100 elektrikoa inauguratu zen.
Irizarko ordezkariez gain ekitaldian izan ziren Marseillako alkate Gaudin Jauna, Administrazio Kontseiluko Lehendakaria Tomasini jauna eta RTMko zuzendaria eta albokoa Rebout eta Augier jaunak, hurrenez hurren.
Sei Irizar i2eak Marseillako 82. Linea enblematikoan hasi ziren zerbitzua ematen, Canebière eta Euromed lotzen dituen linean, eta ibilbidean zehar MPMko egoitza eta Métropole-ena, Portu zaharra, MuCEM eta Euroméditerranée negozio auzo berria zeharkatzen ditu.
Etiquetas: