Automost_Irizar

Irizar Taldearen lehen autobus autonomoa aurkeztu da Malagan

2020ko urtarrila

Irizar Taldearen lehen autobus autonomoa aurkeztu da Malagako udaletxean. Mugikortasunean aitzindari izango den proiektua da eta hilabete batzuk barru jarriko da martxan Malaga hirian Avanzaren eskutik. 

Proba honetarako garatutako autobusa Irizar ie bus modeloa da, % 100 elektrikoa eta zero isurpenekoa, gidatzeko modu duala, eskuzko modua eta modu automatikoa (pilotu automatikoa) dituena. 12 metroko luzera du, eta 60 bidaiari garraiatzeko gaitasuna.

Lehen autobus hau AUTOMOST proiektuaren emaitza da,  Espainiako Ekonomia Ministerioaren CDTIren (Industriaren Garapen Teknologikorako Zentroa) programak finantzatzen du eta haren helburua da ibilgailuen automatizazioa ahalbidetuko duten teknologiak garatzea, hiri eta industri garraioko aplikazioetan, eta horrela efizientzia, segurtasuna eta iraunkortasuna nabarmen areagotzea. Avanzak parte hartzen du operadore gisa 11 bazkiderekin batera, haien artean Irizar Taldea Irizar e-mobility eta Datiken bidez. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak, Insiak, CEIT-Ik4k eta Vigoko Unibertsitateak ere parte hartuko dute proiektuan.

Horrela, Malaga autobus autonomoa duen Europako lehen hiria izango da. Portutik hiriaren erdiguneraino egingo du ibilbidea, eta, hasiera batean, Malagako hiriburura iritsiko diren itsas-bidaiariak garraiatuko ditu.

Autobusak doitasun handiko posizionamendu eta gidaritza sistema bat erabiliko du, eta kontrol-zentro batera konektatuta egongo da. Zentro horretatik unitate bakoitzari jarraibide zehatzak eman ahal izango zaizkio, bai eta hura monitorizatu eta ibilbidea denbora errealean ezagutu ere.

Hector Olabegogeaskoetxea, Irizar e-mobilityko Zuzendari Nagusiaren hitzetan “gure ustez, autobus hori prest dago proba pilotua hasteko bide publiko batean eta funtzionatzeko baldintza errealetan, kasu honetan Malagako hirian benetako trafiko-egoeran. Espainian tamaina horretako autobus batekin egiten den lehen proba da. Zalantzarik gabe, proba horiek datuak eta esperientziak emango dituzte eguneroko funtzionamendu praktikoan, eta Irizar Taldearen etorkizunerako erronka handi honetan aurrera egiten lagunduko dute “.

Hiru urteko lanaren ondoren proba pilotua hastera doa Malagan. Esan bezala, AutoMosten berrikuntzarik handiena da tamaina estandarreko ibilgailu bat jartzen duela zirkulazioan, benetako trafiko-egoeran hiri batean, eta ez espazio erreserbatuetan edo eremu mugatuetan.

Prentsa oharra osorik jaitsi

Etiquetas: