Estatu Batuetara salto
Europan produktuen kalitate maila ezin hobeak egiaztatu eta gero, Irizarrek estatubatuar operadoreen neurrirako autokar integral bat garatu du.
Merkatu horretako operadoreek gehien eskatzen duten aukera autokar integralak dira.Merkatu horri ekiteko Irizar i6 modeloa aukeratu da, 45 oineko luzera duena (13,7m), 3,73 m altu eta 2,60 m zabal.Aurreko atea, atzeko komuna eta USA eserleku bereziak ditu.
Powertraina CUMMINS EPA15 ISX 13l motorrarekin osatuta dago, 400 hp eta sei abiadurako ALLISON B500 kaxa automatikoa.
Lehenengo prototipoaren fabrikazioa egin, hasierako bezeroekin balioztatu eta iraungarritasun probak ere egin direlarik, lehendabiziko hamar unitateak datorren 2015. urteko lehen seihilekoan entregatuko dira.
Lehenengo fabrikazioak Ormaiztegin egingo dira, teknologiaren ezagutzari buruzko arrazoiak direla eta, baina epe ertainera, Irizarren Mexikoko plantako pertsona kualifikatuak prestatu eta gero, produkzioa planta hartatik bertatik ere egin ahal izango da.
Irizar banaketarako akordio bat planteatzen ari da merkatu horretarako, goi mailako salmenta eta saldu ondoko zerbitzua eskaintzeko.
Etiquetas: USA