Rafael Sterling Irizar Taldeko zuzendari nagusia berria
2019ko irailaIrizar proiektuari 26 urte baino gehiago eskaini ondoren, azken 10ak Taldeko Zuzendari Nagusi lanetan, Jose Manuel Orcasitasek bere ibilbide profesionalari bukaera ematea erabaki du.
Irizarrek bilakaera sakona izan du azken urteetan; industrialki eta geografikoki dibertsifikatutako enpresa talde bihurtu da eta bere jarduna sei negozio arlotan gauzatzen du: bidaiarien garraioa, elektromugikortasuna, elektronika, motor eta sorgailu elektrikoak, konektibitatea eta energia. Taldea 7 markak osatzen dute (Irizar, Irizar e-mobility, Alconza, Datik, Hispacold, Masats eta Jema) eta haien jarduna 13 lantegitan garatzen dute Espainia, Maroko, Brasil, Mexiko eta Hegoafrikan. Gainera, I+G Zentro bat ere badu. Etorkizuneko estrategiarekin erabat konprometitutako eta identifikatutako 3.350 pertsonak osatzen dute taldea. Irizarren fakturazio agregatuaren bolumena 750 milioi eurokoa da (2018), eta beraz, 130. urtebetetzea egoera finantzario sendoarekin beteko du, industrialki eta geografikoki dibertsifikatuta, etengabe hazten eta markaren, teknologiaren eta iraunkortasunaren alde irmo.
2019ko irailaren 1etik aurrera Rafael Sterling izango da proiektu hau gidatuko duen zuzendari nagusia. 1975eko martxoaren 22an sortua, ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu. Telekomunikazioan goi mailako ingeniaria da (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta MBA Executive (Deustoko Unibertsitatea). Izendapenaren aurretik Rafael Sterling Irizar Taldeko negozioen nazioarteko zuzendaria (International Business Director) zen.
Irizartik arrakasta profesional handienak opa dizkiogu eta abiatutako sendotasun eta hazkunde ibilbideari jarraipena ematea espero dugu. Alboan izango ditu bezeroekin, gizartearekin eta gainerako kolaboratzaileekin konprometitutako lantaldeak; haiek ere balio erantsia ematen saiatuko dira etorkizuneko arlo funtsezkoetan, marka, teknologia eta iraunkortasuna. Besteak beste.
Etiquetas: