Autokar eta autobus iraunkorren belaunaldi berria Irizar teknologia eta markarekin
2017 apirilaIrizar aurten 2.000 m2-ko standarekin izango da Madrilgo Nazioarteko Autobus eta Autokarren Azokan (FIAA 2017). Han bere estrategia hedatuko du marka, teknologia eta iraunkortasunari dagokionez eta merkatu guztietarako eskuragarri dauden produktuen eta irtenbide teknologikoen belaunaldi berria erakutsiko ditu.
Standean jarriko dira Irizar autokar eta autobusen eta produktu eta soluzio teknologikoen gama zabala, bai autokar integralak, autobus %100 elektrikoak, eta baita teknologia hibridokoak ere, hiri barruan eta hiri artean zerbitzuak ematen dituzten II klaseko autokarretan. Hori horrela, beraz, bidaiarientzako garraio publikoko segmentu guztiei erantzuteko gai da, bai lineaz kanpoko gararioan bai garraio publikoan, hiri barruan eta hiri artean ibiltzeko zein ibilbide luzeak egiteko, eta mugikortasun iraunkorraren sektorean liderra da.
Irizar Espainiako merkatuan liderra da autokarren eta autobusen sektorean eta azoka honetan konpromiso sendoa erakutsiko du bezeroekin eta gizartearekin. Izan ere, balio erantsi handia eskaintzen die produktu eta zerbitzuei dagokionez, baina diseinua, pertsonalizazioa, segurtasuna, fidagarritasuna eta iraunkortasuna bezalako gai garrantzitsuak ahaztu gabe.
Etiquetas: