Manpara separadora

Bereizteko manparak, banatzeko panelak eta aire-garbigailua, Covid19-az kutsatzeko arriskuak minimizatzeko

Maiatza 2020

Irizarren irtenbideak Covid19-az kutsatzeko arriskuak minimizatzeko

Irizarren, gure bezeroekin konprometituta jarraitzen dugu, eta Irizar autobus eta autokarretako gidarientzat zein bidaiarientzat Covid19 birusaz kutsatzeko arriskuak minimizatzeko premia larria kontuan hartuta, gidari-lekua bereizteko manpara bat garatu dugu, baita Irizar i6S, Irizar i6, Irizar i4 eta Irizar i3 low entry autokar modelo bakoitzerako bidaiarien besaulki espezifikoak banatzeko panelak ere.
Irtenbide horiek gidariaren segurtasunari eta ikusmenari dagokionez indarrean dagoen legediaren araudiak betetzen dituzten materialekin garatu eta fabrikatuta daude.

Araudiak betetzea

  •  107. Araudia, barrualdea egokitzekoa
  • 118. araudia, materialek suaren aurrean duten portaerari buruzkoa
  • 46. araudia, zeharkako ikusmen-sistemei buruzkoa
  • 80. araudia, energia xurgatzea

Berritzen jarraituko dugu, eta gure bezeroei baliabide eta irtenbide berriak emango dizkiegu, gidariak eta bidaiariak babesteko eta agertoki berri honetan garraio publikoaren erabilera sustatzeko.

Informazio gehiagorako

Irizar soluzioak Irizarren ordezko piezen kanaleko ohiko bideetatik eros daitezke

recambios@irizar.com

Tel.: 943 805380

3. JAZ___905678_R11. JAZ___905515_R2 2. JAZ___905705_R1

Ficha ECO3.

Etiquetas: