JAZ_763557

Luxenburgok zero igorpeneko Irizar ie bus ereduko 21 autobus izango ditu

2018ko urria

Voyages Emilie Weber taldeak 18 m-tako, zero igorpeneko 14 Irizar ie bus autobus berri, %100 elektriko eskuratu ditu. Hauek dagoeneko errendimendu osoan Luxenburgotik ibiltzen diren 12 m-tako 7 Irizar ie bus-ei elkartzen zaizkie. Gaueko karga bidez jarduten duten 18 m eta 525 kWh-ko lehenengo autobus artikulatuak dira.  Halaber, eskurapen honek konpontze eta mantentze kontratuak hartzen ditu barne.

Gaur egun Irizar-ek, haren zerbitzu-estrategiaren emaitza gisa, kalitatezko salmenta ondoko zerbitzu esklusibo bat du Luxenburgon, operadoreari konpontze eta mantentze paketeak (R&M) eskaintzeko. Tokiko aditu teknikoek eta kontratatutako langileek kudeatzen dute zerbitzu hori eta horrek, aldi berean, aberastasun eta tokiko enplegua sortzera lagundu du.

Kontratuak zero igorpeneko Irizar ie bus ereduko 18 m-tako 14 autobus elektriko artikulatuen emate eta mantentzea hartzen du barne, eta baita haien kargarako azpiegiturak ere.

Irizar ie bus-ak Irizar Taldeko teknologia erabiltzen du, bai elektronikan eta komunikazioetan zein ibilgailuaren sistema nagusietan: power train, baterien moduluak eta karga-sistemak.

3 ate ditu eta 51 eserleku, besaulki 1 gidariarentzat, 4 besaulki tolesgarri eta 2 gune gurpil-aulkientzako; guztira 104 bidaiarientzako gaitasun totala du.  Ibilgailu hauek 200-220 km-ko autonomia dute eta gauean zehar kargatuko dira, Irizar Taldeak ere garatutako eta fabrikatutako 14 kargagailu elkar-eragingarrien bidez, Combo– CCS2 motatako karga-hargunea dutenak.

Lehen ibilgailuak 2019ko martxotik aurrera emango dira.

Prentsa oharra osorik jaitsi

Etiquetas: