Conferencia prensa Rimini_web

Irizarrek Irizar i6S Efficient aurkeztu du Riminiko IBEn

2022ko urria

Irizar Riminin urriaren 12tik 14ra egingo den IBE azokan izango da aurten ere, Irizar i6S Efficient berria Italiako merkatuan aurkezteko

Pad B7 standean, 080a, Irizarrek azken belaunaldiko hiru ibilgailu erakutsiko ditu: Irizar i6S Efficient bat, Irizar i6S bat Scania txasisaren gainean eta Irizar i4 GNC bat Scania txasisaren gainean. Aurkezpenean, urriaren 12an, 16: 45ean, lehen aldiz erakutsi ditu Italiako merkatuan eraginkortasunean fokua jartzen duten hiru ibilgailu horiek, Irizar mugikortasun iraunkorraren sektorean erreferente bihurtuz. Gainera, markak beste Irizar i6S Efficient integral bat izango du azokako kanpoaldean, han daudenek Irizarren historiako autokarrik eraginkorrenaren gidaritza esperimentatu ahal izan dezaten.

Pandemiaren bi urte zailen ondoren, Irizar mugikortasunaren etorkizuneko erronka berriei heltzeko helburu sendoarekin dator, betiere egungo garaiek eskatzen dizkiguten eraginkortasun eta jasangarritasun erronkei erantzuteko helburuarekin. Horren erakusgarri da merkatuan dauden teknologia guztiak barne hartzen dituen gure produktu sorta osoa. Zero emisioko autobus elektrikoak, diesel autokarrak, biogasa, gas naturala (GNC eta GNL), hibridoak eta biodiesela.

Irizar i6S Efficient merkaturatzea, Irizarren historiako autokarrik eraginkorrena

 

Irizar i6S autobus modeloaren belaunaldi berria aurkeztu du Irizarrek Lyonen, eraginkorragoa, iraunkorragoa eta errentagarriagoa.

Irizar i6S berriarekin kontsumoak eta emisioak % 13raino murriztu dira, pisua 950kg-raino eta koefiziente aerodinamikoa % 30eraino. Horrela, azken belaunaldiko ibilgailu bihurtu da, operadoreei eraginkortasun handiena ematen diena, bidaiariei esperientziarik onena eskaintzeko diseinatua eta jasangarritasunaren aldeko apustua egiten duena.

Etiquetas: