Irizarrek bere jardueraren karbono aztarna eskuratu du, kalkulatua eta ikuskatua
2022ko martxoaIrizar Taldeak Ormaiztegin (Gipuzkoa) duen lantegiak 2020ko jardueraren karbono aztarnaren ziurtagiria lortu du, 2021ean egiaztatua.
Irizarren Ingurumena eta Klima Aldaketa babesteko konpromiso sendoa dugu, eta izan daitezkeen inpaktuak minimizatuko dituzten ekintzak lehenestera bideratzen ditugu ahaleginak. Testuinguru horretan, igorpenen balorazio eta kalkulu xehatua egin dugu, eta Espainiako Klima Aldaketaren Bulegoak egiaztatu du, Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioaren bidez.
Gure jardueraren karbono aztarna ISO 14064 arauaren jarraibideen arabera kalkulatu da (1. irismena, jardueran erregai fosilak zuzenean erabiltzeak eragindako igorpenak, eta 2. irismena, kontsumo elektrikoarekin lotutako CO2 igorpenak).
Informazio hori da eragindako igorpenak murrizteko edo, hala badagokio, konpentsatzeko oinarria. Horrela, berotegi efektuko gasen igorpenei dagokienez dugun gardentasuna eta etorkizunean igorpenak eraginkortasunez murrizteko konpromisoa erakutsiko ditugu.
Klima aldaketa da aurre egin beharreko erronka nagusietako bat, eta Irizarren gure ibilbide orria diseinatzen ari gara Irizar Taldea mugikortasun iraunkorraren eragile global bihur dadin, bai hirikoa, bai distantzia ertain eta luzekoa.
Ekintza eta ekimen nagusien artean honako hauek daude:
- BEGen igorpenak minimizatzen ahalegintzen gara, eragina gero eta neutroagoa izan dadin.
- Eraginkortasun handiko eta %100 berriztagarriko energian inbertitzen dugu, gure lantegiak energía jasangarriz hornitzeko.
- Aurrera goaz ekonomia zirkularraren ereduan, gure produktuen bizi zikloan eta gure ekoizpen zikloan. Soberako materialen eta hondakinen berrerabilera sustatzen ari gara, Horren erakusgarri ekonomia zirkularreko IZIR marka sortu izana. Bateriei bigarren bizitza eskaintzen diegu, energia biltegiratzeko elementu gisa, bai eta aplikazio horri lotutako potentzia elektronika ere.
- Produktu eta teknologia propio iraunkorrak eta ekoberrikuntzakoak garatzen ditugu ikuspegi holistiko batetik, bizitza ziklo osoan ingurumen inpaktua minimizatzeko. Era berean, autobusen eta autokarren gaman bizitza zikloaren analisia (ACV) egiten ari gara pixkanaka. 2019an, Produktuaren Lehenengo Ingurumen Deklarazioa lortu genuen (The International EDP System). Hala, ingurumen arloan ziurtagiri hori lortu duen sektoreko lehenengo enpresa gara munduan.
- Gure diseinu eta fabrikazio prozesuetan materialen erabilera eraginkorra eta ingurumen iraunkortasuna kontuan hartzen ditugu.
Iraunkortasuna presente dago erabaki estrategikoak hartzean eta eguneroko kudeaketan, Munduko Itunaren 10 printzipioen ildotik. Aurrera jarraitzen dugu Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Iraunkorrerako Helburuak gure operazioetan integratzen, pertsonen eta planetaren oparotasuna bultzatzeko ibilbide orri gisa.
Etiquetas: