Bidaiarien segurtasuna

Bidaiarien segurtasuna

Gure autokarretan bidaiatzen duten pertsona guztien segurtasuna da gure lehentasuna, diseinutik hasi eta fabrikaziora arte.


Segurtasun aktibo eta pasiboko teknologia aurreratuenak txertatzen ditugu arlo honetan liderrak izateko eta segurtasun maila altuenak lortu eta bermatzeko, bai gidariarentzat bai bidaiarientzat. Irizarren araudiei aurre hartzen diegu.

Eskoletan sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainak egiten ditugu gure adingabeek segurtasun arloko ohitura onenak ikas ditzaten.

Suhiltzaileei eta babes zibilekoei etengabeko formazioa eskaintzen diegu autokarra egonkortzeko modu egokienez eta arrisku osagaiez. Horrela beharrezko trebetasunarekin aritu daitezke bidaiariak ibilgailutik ateratzeko orduan.

Segurtasun aktiboa

(Prebentziozko segurtasuna)

Zabaldu

 

Gure autokar eta autobus guztiek segurtasun aktiboko merkatuko teknologia aurreratuenak dituzte gidariari lagundu eta abisatzeko eta hala arrisku egoerak saihesteko.

Gainera, formazioa eskaintzen dugu gidatzeko ohitura onenak ikasteko eta, hala, distrakzioa murriztu eta gidatzea seguruagoa, eraginkorragoa eta fidagarriagoa izan dadin.

Seguridad Activa - Conductor
Gidaria zaintzen dugu

Bere segurtasuna, erosotasuna eta ergonomia funtsezkoak direlako

  • Egunero lan egiten dugu gidariaren postua ahalik eta espaziotsu, eroso eta ergonomikoena izan dadin eta kontrol gailuetara erraza iritsi dadin.
  • Klimatizagailua automatikoa da, tenperatura eta aireztatze erreguladore independenteekin gidariaren eta bidaiarien guneetan.
  • Eco3 aire ionizatzaileak airea arazten du eta horrek gidariaren nekea arintzen du.
  • Autokarrak parabrisako lurruna azkar eta modu uniformean kentzen du ikusmena ona izan dadin.
Ekipamendu osagarria, aukerak

Gainera,bidaiarientzako segurtasun ekipamendu aukera handiak eskaintzen ditugu. Adibidez:

  • Maletategietako ateak eta tapak automatikoki ireki eta ixtea saihesteko sentsibilitatea
  • Martxan jartzea blokeatzeko alkoholimetroa
  • Kameren zirkuitu itxiko sistema gertaerak antzemateko
  • Erdiko eskailera ikusteko kamera
Suaren kontrako materialak

Autokarrak fabrikatzeko erabilitako materialka suaren kontrakoak dira. Autokarrek motorraren gunean piztutako suak automatikoki antzeman eta itzaltzeko sistemak dituzte eta baita komunean kea antzemateko detektagailua ere.

Seguridad Activa - Iluminacion-12dic
Beti argiztapen egokia

Argiztapen teknologia aurreratuenak aplikatzen ditugu ikuseremua eta kalitatea maximizatzeko, bai egunez eta bai gauez eta edozein egoera klimatikorekin.  Sistema horiei esker ikuspena hobetzea lortzen dugu eta gidariaren begietako nekea murriztea, eta horrela arrisku egoeretan aurre hartzea.

  • LED teknologiadun argiztapena (argia igortzen duten diodoak) Iraupen luzeagoa eta kontsumo gutxiago.
  • Argi eta euri sentsorea martxan automatikoki
  • Eguneko LED argiak automatikoki pizten dira
  • Norabidezko argia Funtzio hori ibilgailua 40 km/h abiadura baino gutxiagoan doanean aktibatzen da. Aurrealdeko faroek autokarraren bi aldeetako guneak argitzen dituzte
    • Aurrerantz: Bolantearen biraketari dagokion aldea
    • Atzerantz Bolantearen biraketaren kontrako aldea (ekorketa gunea)
  • Errendimendu altuko bi-Xenon argiztapena argi labur eta luzeetan. Proiektorearen lenteen bidez banatzen den argiak inguru zabalagoa hartzen du, eta beraz, errepidearen zati handiagoa argiztatzen da.
  • Faroak erregulatzeko eta automatikoki garbitzeko sistema.

Segurtasun pasiboa

Zabaldu

 

Gure lehentasuna da saihestezina izan  den istripu batean nahasitako pertsonek jasango dituzten eraginak ahalik eta txikienak izatea. Horixe da segurtasun pasiboaren helburua. Horretarako:

  • Autokarren egiturak diseinatzerakoan kontuan izaten dugu iraultzearen, aurrez aurreko talkaren eta bidaiari-lekuaren deformazioaren kontrako erresistentzia.
  • Irizarko autokarrek etorkizuneko R66/01 araudiak betetzen dituzte iraultzerakoan egituraren erresistentziari dagokionez (2017tik aurrera indarrean)
  • Bi puntuko uhalez gain bezeroak hiru puntuko confort belt segurtasun uhalak jar ditzake, altuera guztietara egokitzen direnak, eta Isofix.
  • MUPei dagozkien (Mugikortasun urriko pertsonak) Europako araudiak betetzen ditugu igogailuen eta gurpildun aulkien ainguratzeen inguruan.

Gure eserlekuak garatzerakoan bidaiarien segurtasunean eta erosotasunean pentsatzen dugu Baita txikienengan ere.

Irizar butakak bidaiariei segurtasuna eta erosotasuna emateko pentsatuta daude. Erresistentzia proba gogorrenak egiten dizkiete lesioak murriztu eta biziraupen espazio minimoak mantentzeko. Araudi berri zorrotzenak betetzen dituzte: R.14 Europan, 20G AEBn eta ADR80 Australian.

Segurtasuna erreskaterako

(Talkaren ondoren)

Zabaldu

 

Suhiltzaileei eta babes zibilekoei etengabeko formazioa eskaintzen diegu autokarra egonkortzeko modu egokienez eta arrisku osagaiez. Horrela beharrezko trebetasunarekin aritu daitezke bidaiariak ibilgailutik ateratzeko orduan.