Diseinua

Zure autokarraz disfrutatzea nahi dugu

Diseinua da Irizar ezaugarritzen duten bereizgarrietako bat, ikono bihurtzeraino. Autokar bakoitza diseinuaren, funtzionalitatearen eta teknologiaren konbinazioa da. Presentzia, nortasuna eta kemena, grafismo erakargarria, lerro aerodinamikoak, forma sendoak, sendotasuna, ergonomia, irisgarritasuna, arintasuna eta mugimendua dira gure autobus eta autokarren mundu zabalean transmititzen dituzten ezaugarrietako batzuk.

Irizar ezaugarriak

Irizar autokarretako pieza bakoitza Irizarreko diseinatzaileen eskuetatik igaro da, operadoreen markaren irudiari balio erantsia emateko eta bidaiariei emozio eta sentsazio desberdinak eragiteko. Horrenbestez, Irizar autobusek eta autokarrek edertasuna, sendotasuna, funtzionalitatea eta teknologia uztartzea lortzen dute.

Autokarraren barrualdea detailerik txikienean ere zaintzen da, gidariari zein bidaiariei erosotasunik handiena eta ongizate sentsazioa eskaintzeko.

Autokarrek espazio zabalak dituzte barruan, ergonomia ezin hobeaz disfrutatzeko, eta sarbide zabal ere badituzte erosotasuna eta irisgarritasuna hobetzeko.

Barrualdeen diseinua, espazioak, koloreen harmonia, estetika, forma biribilduak… ibilitako kilometro bakoitzaz disfrutatuko duzu, lasaitasun, ongizate eta erosotasun giro ezin hobean.<0}

Irizarren showroomaren bisita puntu garrantzitsua da autokarraren konfigurazioari dagokionez, eta markak pertsonalizatzeko eskaintzen dituen aukera anitzak ezagutzeko aukera ematen du, autokar bakoitza bakarra izan dadin, bezero bakoitzaren neurrira konfiguratuta.

Bezeroentzat sortu da esklusiboki, eta Irizarreko bisita erabateko esperientzia bihurtzeko pentsatuta dago, zeinean bezeroak sentituko duen autokarra bere-berea dela, are fabrikatu aurretik ere. Beraz, showrooma leku bikaina da bezero bakoitzaren autokarra modu esklusiboan eta pertsonalizatuan diseinatzeko.

Bertan aukera guztiak aurkitu daitezke, hau da, eserlekuak, tapizeriak eta akaberak, bertsio fisikoan, eta espazio ezin hobe bihurtzen da konbinazio perfektua ikusi, ukitu eta erabaki ahal izateko, autokarraren barrualdeari zein kanpoaldeari dagokionez, pieza bakar bat balitz bezala.

Aldi berean, egindako hautua gure konfiguragailuan ikusi ahal izango da, autokar bakoitzak eragiten duen sentsazioa egiazki sentitzeko.