Lehiakortasun iraunkorra

Mundu hobea eraikitzen


Erantzukizun Sozial Korporatiboa etorkizunean pentsatzeko modu gisa ulertzen dugu, mundu hobea eraikitzeko laguntza gisa. Horregatik, modu iraunkorrean jarduten dugu egunetik egunera lehiakorragoak izateko, epe luzeko aberastasuna eta enplegua sortzeko, gure pertsonak gogobetetzeko, gure bezeroak eta kolaboratzaileak, eta ingurumena babesteko eta gure ingurua datozen belaunaldientzako gordetzeko.

Eta hori guztia Irizar osatzen dugun pertsonen ahalegin ekonomikoa nahiz dedikazioa ahaztu gabe, bereziki inguruko egoera sozioekonomikoa eta bizi garen gizartea hobetzeko.

Pacto-Mundial-RSC-la-gergalena

Nazio Batuen Mundu Itunera atxikita gaude. Horrek zalantzarik gabeko gure konpromisoa erakusten du giza eskubideekiko, lan eskubideekiko, ingurumenarekiko eta ustelkeriaren kontra.

Iraunkortasun txostenak

Ikusi eta jaitsi 2021ko memoria [/icono-descarg

Ikusi eta jaitsi 2020ko memoria 
Ikusi eta jaitsi 2018ko memoria
Ikusi eta jaitsi 2017ko memoria
Ikusi eta jaitsi 2016ko memoria

Gure konpromisoa

Bezeroekin eta bidaiariekin

Zabaldu

Beti zure ondoan

Egunero lan egiten dugu gure bezeroak gogobetetzeko eta fidelizatzeko, haien ondoan egoten gara beti eta haien beharretara egokitutako produktu eta zerbitzurik onenak eskaintzen dizkiegu. Enpresa etika gardenak bereizten gaitu.

Irizarren estrategia nagusia “bezeroak fidelizatzea” da historian zehar Taldeko filosofiaren oinarria diren lau zutabeen bidez: Segurtasuna, fidagarritasuna, errentagarritasuna eta zerbitzua Autokar berrien diseinua eta garapena kolaboratzaileen, hornitzaileen, bezeroen, gidarien eta bidaiarien parte-hartzearekin egiten dira, haien guztien beharrak aztertuta.

 

Horrela bakarrik, lan etengabearekin eta ildo honetan hobetu eta aurrera egiteko ardurarekin, arlo horiek Irizar markaren eta autokarren elementu adierazgarri bihurtu dira. Apustu argia bezeroei eta bidaiariei autobus seguruagoak, irisgarriagoak, errentagarriagoak eta fidagarriagoak eskaintzeko.

Segurtasun aktiboa eta pasiboa gai estrategikoak dira garapen berrietan. Teknologian eta berrikuntzan behar beste inbertitzen dugu arlo horretan liderrak izateko eta Irizarrek merkatu bakoitzaren eskakizunei eta araudiei aurrea hartzen die, mailarik gorenenak lortzeko eta bermatzeko, bai gidariarentzat bai bidaiarientzat.

Irizar osatzen dugun pertsonekin

Zabaldu

Gure taldea

Pertsonen gogobetetzea eta motibazioa dira gure lehentasuna, eta horretarako kudeaketa eredu berezia dugu;  bakoitzaren gaitasun profesionalak sustatzen dira, pertsona bakoitza eta haren talentua ezinbestekoak direla sinetsita.  Pertsonen formazioa bultzatzeaz arduratzen gara, bizitza profesionala garatzeaz eta familia bizitzarekin kontziliatzeaz.

Lidergoa, parte-hartzea eta komunikazioa sustatzen ditugu lan giro ezin hobea eskainita. Uste dugu bakoitzak prozesuko bere zatia erantzukizunez, profesionaltasunez eta zorrotz egitea bultzatzeko bidea hori dela; azken batean, proiektuarekin, misioarekin eta bisioarekin konprometitutako pertsonak izan nahi ditugu jarritako erronkak erdiesteko.

Lehentasunezkoa da eta beharrezko baliabide guztiak eskaintzen dizkiogu gure eguneroko jardueraren eguneroko kudeaketan txertatutako lan arriskuen prebentzioari; segurtasuna eta lan osasuna beste arlo batzuei gailentzez zaizkie.

 

Urtean milio bat euro pertsonen segurtasunean eta osasunean inbertituta

Azken urteetan milioi bat euro ari gara inbertitzen pertsonen segurtasunean eta osasunean, eta horrek, zalantzarik gabe, osasuna hobetzea ekarri du.

Osasun prebentzio sistema oso garatua dugu. Fisioterapeuta lantalde bat dugu arazo fisikoak artatu eta etorkizuneko arazoak saihesteko.

Segurtasun eta osasun lantaldeak istripu eta gertaeretan aurrera eramandako  lanari esker, baieztatu dezakegu  ezbehar-kopurua eta intzidentziak nabarmen murriztu direla (ikusi adierazleak).

Nabarmentzeko beste kontu bat Irizarren sortutako enplegu kopurua eta haren kalitatea dira.  Azken 4 urteetan, krisi garaian murgilduta, 40 lizentziadun kontratatu ditugu, gehienak ingeniariak, eta muntaia mekaniko eta elektrikorako 120 tekniko. Haien lanarekin teknologia handiko produktuak garatu ditugu eta hazkundea izan dugu autokar integraletan zein ohikoetan.

Enpleguaren kalitatea handia da, kontratu guztiak finkoak baitira kontratatutako pertsonen egokitasuna neurtzeko probarako garai bat igaro ondoren.

Kanpoko kolaboratzaileak

Zabaldu

Kanpoko kolaboratzaileak

Hornitzaileekin eta kanpoko gainerako kolaboratzaileekin dugun harremana etikan eta profesionaltasunean oinarrituta dago.

Gauzak horrela, autokarren diseinua eta garapena kolaboratzaileen eta hornitzaileen parte-hartzearekin gauzatzen ditugu.

 

Irizar Taldeko enpresetako gure bazkideekin ditugun aliantza estrategikoez gain, hitzarmenak ditugu banatzaileekin banaketa eta zerbitzua bezeroarengandik ahalik eta gertuen emateko merkatuetan.

Ingurumenarekin

Zabaldu

Mundu iraunkor baten alde

Buru-belarri ari gara energia-eraginkortasunean, gure enpresa guztietako hondakinen kudeaketa optimizatzen eta gure jarduerak eta produktuek sortutako ingurumen inpaktua murrizten, eta hiritarren osasuna eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen.

Hauek dira Irizarrek duen iraunkortasun politikaren printzipiorik garrantzitsuenak:

Irizarko ingurumen politika

  • Ingurumen irizpideak aplikatzea gure produktuen diseinuan (Ecodesign):
  • Fabrikazio prozesuetan Teknologia Erabilgarri Hobeak sartzea eta hainbat prozesu abiaraztea, hondakinak bereizteko, soldadurako keak xurgatzeko eta pintura prozesuan erabiltzen diren disolbatzaileen %100 birziklatzeko. Horrela urteko gas natural kontsumoa murrizten dugu, eta ondorioz, atmosferara isuritako CO2 kopurua. Azken 5 urteetan kontsumoa % 50 murriztea lortu da gutxi gorabehera
  • CO2 isurpenak ahalik eta gehien murrizteko irtenbiderik onenak bilatzea etengabe. Nabarmendu dezakegu ur-pinturak pinturako prozesu guztietan txertatzeko ahalegin sendoa.
  • Ekoefizientziako neurriak ezartzea gero eta hondakin gutxiago sortzeko.
  • Elektromugikortasuna erabaki estrategiko eta garrantzitsu gisa mugikortasun iraunkorreko berrikuntza arloan hirietako etorkizunerako.
  • Energiaren kontsumo arduratsua.
  • Gure pertsona guztiak ingurumen, gizarte eta ekonomiaren ikuspuntutik iraunkortasuna lortzeko bideekin konprometituta egotera bultzatzea.

 

Gure urratsik garrantzitsuena da elektromugikortasuna sustatzea hirietan hobekuntza handiekin eta CO2rik gabe

Zalantzarik gabe hirietako elektromugikortasuna gure lehen apustu estrategikoa da eta garrantzi handikoa mugikortasun iraunkorreko berrikuntza arloan. Gure konpromiso sendoa jasotzen du garraioaren segurtasuna hobetzeko eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko.

Lerro estrategiko berri honen emaitza izan da Irizar Taldearen lehen autobus % 100 elektrikoak sortzea (zero isurpen).

Irizar i2e dagoeneko hiri mugikortasunera bideratutako iraunkortasunaren eta ekoefizientziaren erreferente bihurtu da, hiriko garraioaren gaur egungo zein etorkizuneko beharrak asetzeko.

Irizar i2e autobusa dagoeneko Londres, Bartzelona, Paris eta Marseilan dabil eta hiri mugikortasunean lider bihurtzeko asmoz iritsi da. Iraunkortasuna eta hirietako ingurumena hobetzea ditu asmo nagusi.  Europar Batasuneko biztanleen %60 hirietan bizi delarik, kutsadura desagertzea  da hiriguneek erronka handienetakoa. Errekuntzako ibilgailuen zirkulazioa CO2 isurpenen %40ren eta gainerako kutsatzaileen %70aren erantzulea da. Autobus elektriko bakoitzeko 318,28Tn CO2 isurpen murrizten dira bere bizitza osoan, eta 33.000 litro erregai aurrezten dira.

Caso práctico de Ihobe sobre el Irizar i2e

Descargar el caso práctico

 

Gure laguntza gizarteari

Zabaldu

Mundu hobe baten alde

Gizartearekin dugun hartu-emana errespetuzkoa izango da, irekia eta parte-hartzailea. Aberastasuna eta enplegua sortzen lagunduko dugu, eta gure inguru hurbileko heziketa, kultura eta kirola bultzatuko ditugu, eta baita ekintza solidarioak ere.

Gure talde filosofiaren oinarria hazteko eta enplegua sortzeko apustu argia dira, eta orobat, inguruaren eta, oro har, gizartearen hobekuntza sozioekonomikoa gure presentzia sustraituen dagoen tokietan.

Inguruko ikastetxeekin eta unibertsitateekin lankidetzan aritzen gara. Gainera, autokarrek izan ditzaketen istripuetan esku hartzerakoan zerbitzu publikoetako profesionalek eta larrialdietakoek autokarren inguruan duten ezagutza handitzeko ekintzak aurreikusten ditugu.

Kulturarekin, kirolarekin eta unibertsitateetako formazioarekin lotutako ekimenak ere laguntzen ditugu.

Eta nazioarteko kooperazioaren aldeko apustu argia egiten dugu, ez bakarrik garapen unibertsala bultzatzeko, baita barnean hazteko ate gisa ere.

 

Gure erantzukizunak geure egiten ditugu konpromiso honen bidez aldaketa sozialerako agente bihurtzen garela jakitun.  Ahal den neurrian gure harri koskorra jartzen dugu gure inguru soziala hobetzeko. Horretarako, gure ahaleginak eremu bakar batean zentralizatu gabe, mundu, nazio eta eskualde mailan diharduten hainbat erakunde eta elkarterekin lankidetzan aritzen gara.  Hezkuntza, osasuna, haurren elikadura, berdintasun soziala eta ingurumen iraunkortasuna dira gure esku-hartze eremuetako batzuk eta hainbat proiektu ditugu munduan zehar.

Urtean 1,5 milioi euro baino gehiago ari gara ematen gure ingurune soziala hobetzeko.

Gaur egun 40 proiektu baino gehiagotan murgilduta gaude gobernuz kanpoko 20 erakunde baino gehiagorekin 5 kontinenteetan. Egoera okerrenean dauden pertsonak eta pertsona nagusiak zaintzeko proiektuak dira, haien formazioaz eta osasunaz arduratzeko, eta ezgaitasunen bat (fisikoa nahiz mentala) duten edo ez duten edo gizarte bazterketa jasateko arriskuan egon daitezkeen  umeen garapena bermatzeko.

Horretaz gainera Gipuzkoako 20 elkarte baino gehiagorekin lankidetzan jarduten dugu haien helburuak lortzeko laguntzen.