RRSS

Irizar Taldeak Portugalen hedatzen jarraitzen du, eta 43 autobus eta autokar egingo ditu Guimarães udalerrirako

Diciembre 2021

Irizar Taldeak Portugalen hedatzen jarraitzen du eta 43 autobus entregatuko dizkio Guimabus enpresari. Honi esleitu diote 10 urterako Guimarães udalerriko garraioa.

Vale do Ave Taldeko Guimabus operadoreak Irizar ie bus modeloko zero igorpeneko 17 autobus elektriko eta Irizar i3 modeloko 26 Low Entry autokar diesel erosi ditu, bai eta kotxetegietarako karga moteleko 9 kargagailu ere.

Ibilgailu horiek nabarmen murriztuko dituzte zarata eta CO2 igorpenak.

Irizar Taldeak irabazi du bidaiariak garraiatzeko Guimarãesko hiriko zerbitzu publikorako 43 autobus eta 9 kargagailu erosteko kontratua.

Horietatik 17 Irizar ie bus modeloko autobus elektrikoak dira, zero igorpenekoak eta 12 metroko luzera dutenak, beste 16, I. klaseko hiriko diesel autobusak, eta 10, hiriarteko diesel autobusak, II. klasekoak, biak ere Irizar i3 Low Entry modelokoak eta 12 eta 12,75 metroko luzerakoak, hurrenez hurren. Autobus elektrikoak Irizar ibilgailu integralak dira eta dieselak, berriz, MAN txasiaren gainean karrozatutakoak.

Ibilgailu elektrikoekin batera, Irizar Taldeko Jema Energy enpresaren 9 kargagailu (150 kWh) erosi dituzte, eta kotxetegietan jarriko dira, autobusak gauez kargatzeko.

Autobus guztiek zoru beheratua eta MUP plataforma dituzte, bidaiarien sarbidea errazteko, eta barrualdean, MUPentzat leku bat bat, bai eta suteak itzaltzeko sistemak ere.

Ingurumen onurak emateaz gainera −CO2 igorpenik ez eta zarata txikia, batez ere autobus elektrikoen kasuan−, autobus guztiak nabarmentzen dira diseinu moderno eta erakargarriagatik eta segurtasuna, eraginkortasuna, irisgarritasuna eta erosotasuna maximizatzeagatik. Ibilgailu horiek erabat berrituko dute Guimarães udalerriko hiri zerbitzuaren egungo flota, eta nabarmen murriztuko dute igorpena.

Ibilgailu horiek guztiak aurten entregatuko dira.

Era horretan, Irizar Taldeak lekua hartzen eta presentzia indartzen jarraitzen du Portugalen, nola merkatu diskrezionalean, hala hiriartekoan eta hirikoan. Gero eta enpresa handi, ertain eta txiki gehiago ari dira Irizarren aldeko apustua egiten, eta hari eskaini diote erabateko konfiantza.

Guimarães Portugalgo Braga barrutiko udalerri edo hiria da, eta erdigune historikoko harresien barruko gunea Munduko Ondare izendatu du UNESCOk. Erdi Aroko historia aberatseko hiria da, eta garai harekin lotutako eraikin ugari ditu. Beraz, turismoa egiteko toki ezin hobea da.

GUIMABUS, bestalde, Guimarães udalerriko bidaiarien garraio kolektiboko zerbitzuaz arduratzen den enpresa da. Salgado familiak zuzentzen du enpresa, eta Vale do Ave Taldeko kide da. Bere autobus flota modernizatzeko eta elektrifikatzeko egiten ari den apustu indartsuak aurrerapen handia ekarriko dio hiriari, eta bidaiariak zein bisitariak modu garbi, eraginkor eta seguruagoan konektatuko ditu.

Autobusen datu teknikoak:

Irizar e-mobilityren 17 autobus elektriko, zero igorpenekoak <

  • 12 metroko luzera, sartzeko bi ate.
  • MUPentzat leku bat.
  • Eserlekuen gehienezko edukiera: 40 bidaiari, eserita.
  • 434 kW energia ontziratu eta Irizar bateriak.
  • Karga motela.

Irizar Taldeko 9 kargagailu (Jema Energy)

  • 8 kargagailu 2×75 kW CCS Combo II.
  • 1 kargagailu 1X150 kW CCS Combo II.

Irizar i3LE hiriko 16 autobus

  • 12 metroko luzera, I. klasea.
  • MAN C2LE Euro6D txasisa, 250 CVrekin.
  • 41 pertsona esertzeko lekua.

Irizar i3LE hiriarteko 10 autobus

  • 12,75 metroko luzera, II. Klasea.
  • MAN C2 Euro6D txasisa, 290 CVrekin.
  • 45 pertsona esertzeko lekua.

Etiquetas: