Irizarrek kontratua lortu du Suitzako Schaffhausen hiria autobus elektrikoen sistemarekin hornitzeko
2019ko maiatzaGipuzkoako elektromugikortasun konpainia indartsu dabil Erdialdeko Europan eta Düsseldorfen (Alemania) Rheinbahnentzat 10 unitateko kontratu bat irabazi ondoren, orain Suitzako Schaffhausen hirira hedatu da, zero isurpeneko 15 autobus elektriko eta haien kargarako azpiegiturak egiteko kontratua sinatu baitu.
Aparteko proiektua da Suitzan nahiz Europan, kargarako estazioetako behar den energia Rhin ibaian sortuko baita Schaffhausenen bertan.
Irizarrek kontratua lortu du Suitzako Schaffhausen hiriko autobus elektrikoen lehen linea hornitzeko lehiaketa publiko bidez. Kontratuak barne hartzen ditu zero isurpeneko 15 autobus elektriko Irizar ie tram (zazpi 12 metrokoak eta zortzi 18 metro luzekoak), karga azkarreko 12 estazio eta kotxe-tokirako 16 karga estazio. Itsasargi- proiektu bat da eta helburua Schaffhausen hiriko garraio publikoa elektrifikatzea da. Bigarren fase bat ere aurreikusten du 2022-2027rako, eta orduan 47 ibilgailuz ariko ginateke hizketan, karga azkarreko 20 estazio eta kotxe-tokirako 51 karga estaziorekin.
Etiquetas: