Irizar i6S Premium autobusa, Kuwait Fire Forcerentzat
2022ko ekainaKuwait Fire Forcek Irizar i6S erabat pertsonalizatua izango du bere Barne Ministroarentzat eta goi mailako ofizialentzat, zeinak ibilgailua une berezietan erabiliko duten, esaterako, ekitaldi nazional zein nazioartekoetan.
12,20 metroko autokarra da, Mercedes txasisduna, eta bereziki diseinatu da gainerakoena ez bezalako besaulkien dekorazio eta banaketarekin, Kuwait Fire Forceren beharretara egokituta, erabiltzaileei erosotasun handiena eskaintzeko asmoz.
Beste berezitasun batzuen artean, ibilgailuak zurezko altzariak ditu, gain guztiak Corian materialez fabrikatu dira, hozkailua eta kafe makina dituen catering gunea dauka, komuna ointokian eta USB harguneak besaulki guztietan. Era berean, 220 V-ra dauden hainbat entxufe unibertsal, besaulki batzuetan oin euskarriak, beira bikoitz estra tindatuak eta 50 ºC-tik gorako tenperaturei aurre egiteko ahalmena duen Hispacold aire girotuko ekipoa ditu, baita airea garbitzeko eCo3 sistema ere, bakterioak eta birusak desagerrarazteko.
Gainera, ibilgailuaren atzeko aldea bereziki bilera gela gisa dago diseinatuta, zazpi besaulki eta mahai nagusi batekin, eta, era horretan, bezeroaren behar berezi guztiak ase daitezke.
Inolako mugarik gabe ibilgailuak pertsonalizatzeko dugun gaitasunaren ondorioz, Irizar i6S Premium hau Kuwait Fire Forceren eskakizunetara egokitu da, eta AL Mulla Automobiles for Buying & Selling Cars Co-ren (Mercedes-Benzek Kuwaiten duen banatzaile nagusia) eta Mohamed Abdul Mohsin Kharafi & Sons Co-ren arteko lankidetzari esker lortu da. Horrekin, Irizarrek herrialde arabiarretan merkatua irekitzen jarraitzen du.
Etiquetas: