IMG-20210714-WA0009r

Irizarrek lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin, Emaus Gizarte Fundazioarekin eta CIFP Don Bosco LHIIrekin, soberan dituen material eta/edo produktuei bigarren bizitza bat emateko.

2021ko uztaila

Ekimen hau BIRSORTU programaren barruan garatzen da, hezkuntza komunitatearen artean esperimentazioaren bidez ikaskuntza prozesuak sustatzean datzana, eta, aldi berean, ekonomia zirkularra bultzatzen da, lurraldeko enpresek baztertutako materiala irakaskuntza zentroen edo lanbide heziketako zentroen esku jarriz.

Hitzarmen horri esker, ikasturtean zehar, Irizarrek autobusen fokuak utziko dizkio Don Bosco LHII zentroari: ikasleek aztertu eta konpondu egingo dituzte, eta Irizarrek bere ekoizpen katean berriz sartuko ditu.

Ingurumeneko diputatu Jose Ignacio Asensiok nabarmendu duenez, “proiektu hau lankidetza eredu bat da, hondakinak aukera bihurtzen dituena. Ekimen horri esker, ekonomia zirkularra sustatzen da berrerabilpenaren eta birziklapenaren bidez, eta ikaskuntzaren, ekintzailetzaren eta sormenaren ardatz bihurtzen da”.

Irizarren iraunkortasunaren eta ekonomia zirkularraren aldeko konpromisoan aurrera egiten jarraitzen dugu, eta proiektu hau iaz sortutako Izir markako artikulu jasangarrien sortari gehitu zaio.

Etiquetas: