Aurten ere Irizarrek bat egin du NBE Espainiaren Mundu Itunak sustatutako #GJHakBabestenDitugu kanpainarekin
2022ko iraila- #GJHakBabestenDitugu kanpainaren helburua da bozgorailu lana egitea eragin biderkatzailea lortu eta 2030 Agenda ezagutu eta landu dadin.
- Garapen Jasangarriko Helburuetan (GJH) oinarritutako kudeaketa korporatiboak negozio aukera berriak sortzen ditu, interes taldeekiko harremana hobetzen du eta berrikuntza sustatzen du.
Bere konpromisoaren balioa jendaurrean indartu eta interes taldeak sentsibilizatzeko asmoarekin, Irizarrek bat egin du #GJHakBabestenDitugu kanpainarekin, zeina NBE Espainiaren Mundu Itunak bultzatzen duen. Irizar ere ekimen horretako partaide da, eta nahi dena da Nazio Batuen Helburu horien zabalkundean lan egitea. Helburua da bozgorailu lana egitea, GJHekin duen konpromisoa oinarri, eta eragin biderkatzailea lortzea, ezagutu eta landu daitezen, bere kanalen bitartez hedatzen diren komunikazio materialen bidez.
2013an, Irizarrek bat egin zuen UN Global Compact ekimenarekin, hau da, enpresa jasangarritasunean munduan dagoen ekimen handienarekin. 2015ean 2030 Agenda onartu zenetik, Hamar Printzipioak bultzatzeko egindako apustuaz gain, bere kudeaketa korporatiboa GJHekin lerrokatzeko lana egin du, negozio aukera berriak aurkitzeko, interes taldeekiko harremana hobetzeko eta berrikuntza sustatzeko.
Ildo horretan, Irizarrek hainbat konpromiso eta praktika on ezarri ditu, bere estrategiarekin bat datozenak. Horien artean, nabarmentzekoak dira Mugikortasun Jasangarri eta Adimendunaren eragile global gisa berrasmatzeko egin duen indarra eta berrikuntza. Mugikortasun jasangarria helburu transbertsala da, gure lehentasunezko 4 GJHrekin lerrokatuta dagoena.
Hori guztia Irizarri buruzko BIDEOAN ikus daiteke zeina NBE Espainiaren Mundu Itunak nabarmendu nahi izan duen bere argitalpen interesgarri honetan: “GJH 7 Urtea. 2030 Agenda lortzeko berrikuntza: negozio jasangarrien eredu berriak”:
https://youtu.be/2xRpjESqSpM
Etiquetas: