Irizarrek gidariaren nekea antzemateko sistema duten lehen autokarrak entregatu dizkio Julián de Castrori
Ekitaldian izan zen Madrilgo Erkidegoko Garraio, Azpiegitura eta Etxebizitza Kontseilaria, Pablo Cavero jauna, eta baita politika arloko beste ordezkari batzuk ere.
Joan den urtarrilaren 29an , Colmenarejon egindako ekitaldi batean, Julian de Castro bezeroak erositako hiriarteko bost autokar berriak aurkeztu ziren. Irizar i4 eta Irizar i6 autokar modeloak dira, 13 metroko luzerakoak eta Volvo E6 txasisaren gainean eginak, 55 eta 59 eserlekukoak hurrenez hurren, 3 helmuga-kartelekin, SAE eta PMR instalazioa eta Masats K7 eta SAM 4000 jasogailu automatikoekin, hurrenez hurren.
Etiquetas: