DSCN5735

Irizar e-mobility Transports Publics azokan, Paris

2018ko ekaina

Irizar e-mobilityk Frantziako merkatuaren aldeko bere apustu handia eta etorkizuneko estrategia aurkeztuko ditu Transports Publics-en Parisen 2018ko ekainaren 12tik 14ra bitartean.

600m2-ko standean (F36) gaur egungo autobus gama erakutsiko da: Irizar ie bus (Irizar electric bus), 12 m luzeko hiriko autobusa eta Irizar ie tram (Irizar electric tram), eta baita pantografo bidezko  karga moteleko eta azkarreko sistemak ere, Irizar Taldeko teknologiarekin diseinatu eta garatutakoak osorik.

Irizarrek etorkizuneko bere ildo estrategikoak erakusten ditu horrela, eta bezeroekin eta gizartearekin duen konpromiso sendoa. Izan ere, bezeroei eta gizarteari balio erantsi handia eskaintzen die produktu eta zerbitzuei dagokionez, baina diseinua, pertsonalizazioa, segurtasuna, fidagarritasuna, eraginkortasuna eta ingurumenaren arloko gaiak ahaztu gabe.

Aipagarria da salmenta osteko zerbitzu esklusibo eta kalitatezkoa ezartzea erabaki dela; R&M pakete pertsonalizatuak eskainiko ditu Irizar zero isurpeneko autobusekin zerbitzu lineak ezarriko diren hiri guztietan.  Zerbitzu horiek kudeatzeko tokian tokiko pertsonak kontratatuko dira eta horrek Frantzian aberastasuna eta enplegua sortzen lagunduko du.

Etiquetas: