JAZ_562726r

Irizar e-mobilityk Italian lur hartu du bere elektromugikortasuneko soluzioekin. Zero igorpeneko 14 autobusez hornituko du Genovako hiria

2020ko Otsaila

AMT Genovak Irizar e-mobilityn jarri du bere konfiantza bere flota berritzeko, eta zero igorpeneko 14 autobus %100 elektriko erosi dizkio, bai eta autobusen kargarako azpiegiturak ere. Autobusen modeloa Irizar ie bus da, eta 10.8 metro luze dira. 2020ko abuztuan hasiko dira Irizar markako zero igorpeneko autobusak Genovako (Italia) kaleetatik ibiltzen.

350 kWh-ko energia ontziratuarekin, ibilgailu hauek 220 km-ko autonomia dute, eta, horrez gain, 3 ate, 20 eserleku, gidariarentzako eserleku 1, gurpildun aulkietarako/haur kotxeetarako gune 1 eta 81 pertsonarentzako lekua dituzte. Irizar Taldeak garatutako teknologia dute elektronikari eta komunikazioei dagokienez, bai eta osagai eta sistema nagusietan ere. Bateriak ere teknologia propiokoak dira, eta segurtasun elektriko, termiko eta mekanikoko Europako azken araudiak betetzen dituzte: R100.v2, R10.v5 eta UN38.3.

Ibigailu hauek gauez kargatuko dira, Combo 2 karga hargunea duten 9 kargagailu interoperagarriren bidez. Kargagailuak ere Irizar Taldeak garatutakoak eta fabrikatutakoak dira.

Irizar e-mobilityko zuzendari nagusi Hector Olabegogeaskoetxearen hitzetan, “Italia merkatu estrategikoa da guretzat, eta esleipen honekin jada 8 dira gure soluzioak eta zerbitzuak dituzten herrialdeak. Genova oso kale estu eta inklinatuak dituen hiria da, beraz, maila orografikoan operatiba zorrotza eskatzen du. Erronka horri aurre egingo diogu, dudarik gabe, gure  produktuen fidagarritasunarekin. Zerbaitegatik eskaintzen ditugu giltza eskura erako proiektu erabat pertsonalizatuak eta bezeroen eta operadoreen premiak asetzeko diseinatuak.”

Ingurumenaren hobekuntzan laguntzeko hartua duen konpromisoaren barruan, Irizar Taldeak Euskal Herriko eguzki parke fotovoltaikorik handienean inbertitu du, eta parke horretan sortutako energiarekin Irizar e-mobilityren instalazioak hornitzen dira. Horri esker, beraz, energia erabat garbiz dabiltzan zero igorpeneko autobus elektrikoak egiten dituen Europako lehen lantegia da orain.

Irizar e-mobilityk bere bateriak garatu eta egiten ditu, eta Ibilekin sinatutako lankidetza hitzarmen bati esker bigarren bizitza bat ere eskaintzen die bateria horiei, autobusetan beren bizitza ziklo erabilgarria amaitu ondoren berriz erabili ahal izateko, zerbitzuguneetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegituretan biltegiratze elementu gisa.

Gaur egun, Ekonomia Zirkularreko proiektu ugaritan murgilduta dago, bai eta Europako beste proiektu handi batzuetan ere, guztiak ere mugikortasun jasangarriko etorkizuna lortzen laguntzeko helburuarekin.

Etiquetas: