10

Irizar Asia Pacific

Irizarren ezarpena Australian

Merkatu hauek Irizar Taldearentzat duten garrantzia ikaragarri handia da eta, horregatik, Century modeloko lehen autokarra Australian lehorreratu (2008) eta zazpi urte igaro eta gero, Irizar Australian Irizar Asia Pacific izenarekin ezarri da ofizialki.

Erabakiak sare komertzial propioa ezarri beharra ekarri du, baita salmenta eta saldu ondoko zerbitzua Taldeak herrialde hartan erosi dituen instalazio berri batzuetan barneratzea ere.

Egoitza nagusi horietatik, Irizarrek eskualde osoko bezeroei emango die arreta, bereziki Australian eta Zeelanda Berrian.

 

10-b

Australian autokarraren merkatua oso zorrotza eta mugatzailea den arren, bezeroek eskatzen duten kalitateagatik eta zerbitzuagatik zein ezartzen diren araudiengatik, Irizarrek laurogeita hamar herrialdetan baino gehiagotan izanda lortu duen esperientzia zabalak aukera eman dio merkatu horretara ondoen  egokitzen diren produktuak eta zerbitzuak garatu ahal izateko.

Merkatu horien espezifikazioek hainbat ezaugarri berezi dituzte, hala nola ibilgailuen zabalera, 2,50 metro, eta eskuinetik gidatzea.

Australia oso dimentsio handiko herrialdea da, eta askotariko orografia eta klimatologiak ditu (basamortu handiak eta mendialdeak, tartean hiri handiak direla), eta autokarrek zerbitzu egokia eman behar dute eskakizun horien aurrean.Exijentzia maila horrek Irizar autokarrentzako helmuga bikain bihurtzen du australiar merkatua, segurtasun, fidagarritasun, erosotasun, zerbitzu eta errentagarritasunaren balioak eskaintzen dituelako.

Australian eta Zeelanda Berrian 2008. urtean sartu zen lehen autokar modeloa Irizar Centuryenblematikoa izan zen, eta bezeroek harrera bikaina egin zioten.Gaur egun Irizar i6 modeloa da merkatu horren erreferentzia, eta izandako hazkundea ikusita, pentsatzen dugu aurreko modeloaren kuota nabarmen gaindituko duela.

Merkatu horien espezifikazioek hainbat ezaugarri berezi dituzte, hala nola ibilgailuen zabalera, 2,50 metro, eta eskuinetik gidatzea.

 

Etiquetas: Irizar Taldea