Iñigo Etxeberria Irizar e-mobilityko Zuzendari Nagusi berria
2022ko irailaIñigo Etxeberria, gaur egun Irizar e-mobilityko esportazioko zuzendari komertziala denak, urriaren 1ean hartuko du kargua
Etxeberriak, besteak beste, trenbide sektorean eta siderurgia industrian bere ibilbide profesionalean erantzukizun handiko hainbat lanpostutan esperientzia handia izan ondoren hartuko du kargu hori, eta azken urte honetan Irizar e-mobility-ren proiektu europarrak zuzendu ondoren.
Gogo eta ilusio handiz helduko dio lan berriari eta elektromugikortasunaren etorkizuneko erronkei heltzeko helburu sendoa du. Etxeberriaren hitzetan “bezeroaren hurbiltasun eta leialtasun estrategia finkatzea da lehentasuna, eta haiei elektromugikortasun soluzio integralak eskaintzea. Sortu zenetik, Irizar e-mobility aldaketaren trantsizioaren buru izan da eta etengabeko hazkunde horren bidean jarraituko dugu”.
Irizarrek arrakasta profesional handienak opa dizkio, eta ziur gaude Irizar e-mobilityren sendotasun eta hazkunde bidearekin jarraituko duela mundu hobe bat sortzeko bidean.
Etiquetas: