Imanol Rego izango da Irizar Taldeko Zuzendari Orokor berria
2022ko irailaKontseilu Errektoreak Imanol Rego izendatu du Irizar taldeko Zuzendari Orokor. Irailaren 26an hasiko da Irizar Taldea bultzatzeko eta mugikortasunaren etorkizuneko erronka berriei heltzeko lanean.
Rego nazioarteko hainbat enpresatan aritu izan da lanean, bai hornidura-katearen kudeaketan, bai maila globaleko negozioaren zuzendaritzako eginkizunetan. Hainbat sektoretan duen esperientzia eta Irizar e-mobility-ko Zuzendari Nagusi izan ondoren Irizar Taldean duen ezagutzarekin Irizar Taldeko Zuzendari Orokor berria izango da
Bezero eta bidaiari guztientzako garraio eta teknologia irtenbide jasangarriak garatzeko eta berritzen jarraitzeko helburuarekin dator. Bere hitzetan, “mundua erronka klimatiko eta energetiko bati aurre egiten ari zaio, eta Irizar Taldeak garraio irtenbide ugari eskaintzen ditu, elektromugikortasunari nahiz beste energia iturri batzuei lotutakoak, betiere egungo garaiek eskatzen dizkiguten eraginkortasun eta jasangarritasun erronkei erantzuteko helburuarekin. Etorkizuneko garraioa hemen dago, eta gure bezeroek eta bidaiariek Irizar Taldearen berrikuntzez eta teknologiaz gozatzen jarraitzea nahi genuke”.
Koldo Mendizabal Irizar S.Coop.eko Lehendakari jaunak, Kontseilu Errektorearen izenean, helarazi nahi du konfiantza osoa dutela Imanol Regorengan. Teknologikoki aurreratua dagoen erakunde baten lider gisa, hazkunde sendo eta jasangarria bultzatuko du, taldearen balioak islatu, gure bezeroekiko konpromisoa indartu, eta oro har Irizar markak eskainitako eraginkortasun operatibo altua sustatuko du.
Etiquetas: