Igor Fernandez

Igor Fernandez Irizarrek Amerikan duen zuzendari nagusi berria

2020ko maiatza

Irizar Mexikoko proiektua zuzentzen 7 urtez aritu ondoren, hil honetan, Ormaiztegiko egoitza nagusiko Zuzendaritza Taldean sartu da Igor Fernandez. Irizarrek Amerikan duen zuzendari nagusi gisa sartu da, Irizar markak eskaintzen dituen produktuak eta zerbitzuak Amerikako merkatu guztien luze-zabalean zabaltzen eta hedatzen jarraitzeko, Mexikon eta Brasilen dituen ekoizpen lantegietatik.

Eibarren jaio zen (Gipuzkoa), 1981ean; goi mailako industri ingeniaria da, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoti eta MBA (Master Business Administration) Deusto Business Schooletik (DBS), eta 2012an ekin zion bere ibildeari erakundean.

“Bezeroei balio erantsi handia ematen jarraituko dugu, gure ezaugarri diren ildo estrategikoetan, hala nola beti haien ondoan egon eta produktuak eta zerbitzuak haien premietara egokitzearen eta haien neurrira egitearen alde egiten dugun apustu handian, niretzat funtsezko alderdia baita, eta teknologia, berrikuntza, iraunkortasun eta talentuaren atxikipenarekin konprometituta egotean.”, esan du Igor Fernandezek.

Irizartik eskerrak eman nahi dizkiogu egindakoagatik eta profesionalki arrakastarik handiena edukitzea opa diogu . Garbi daukagu Mexikon hasitako etengabeko hazkunde bideari eutsiko diola.

 

Irizar Mexiko

Irizar Mexikok 20 urte bete zituen iaz, eta etengabeko hazkundea izan du, orain autobusen eta autokarren fabrikazioaren sektorean liderra izateraino, %50ekoa baino kuota handiagoarekin.. Urte horietan, ekoizpen lantegiak bere azalera bikoiztu du, eta inbertsio ugari egin dira prozesuak eta bezeroentzako zerbitzuak hobetzeko. Karrozeriako enpresa bat izatetik autokar osoen fabrikatzaile izatera igaro da, 12.000 unitate baino gehiagoko bolumen osoarekin. Juan de Dios Gomezek hartu du bere gain enpresaren zuzendaritza, eta berari ere ematen diogu ongietorria eta hoberena ere opa diogu.

Etiquetas: