Presentación-ie-tram-Vitoria-Gasteiz

Irizar ie tram autobusa gaur aurkeztu da Vitoria-Gasteizen

2019ko ekaina

Irizarrek zero isurpeneko 13 autobus elektriko, haien karga elektrikorako sistemak eta guztiaren mantentze-lanak egingo ditu  Vitoria-Gasteizeko Autobus Elektriko Adimenduna (BEI) proiekturako.

Horietako zazpi 18 metroko autobus artikulatuak dira, eta gainerako seiak 12 metrokoak, biak ere Irizar ie tram modelokoak.

Euskadiko lehen sare %100 elektrikoa eta zero isurpenekoa izango da.

Halaber, kontratuan sartzen da pantografo bidez noiznahi kargatzeko estazio interoperableak instalatzea, ibilbideko bi puntutan; horri esker, autobusak ibilbidean eta 4 minutuan kargatu ahal izango dira. Gainera, kargagailu adimendunak instalatuko dira kotxetegietan, horiek ere interoperableak, Irizarrek garatu eta hornitutako sistemak izanik.

Bus Elektriko Adimenduna ezarrita (BEA), Gasteizek urrats irmoa egingo du mugikortasun jasangarriaren alde.

Etiquetas: