Irizar Taldeak ‘ CAPITAL ‘ priektua erregistratu du PERTE VECen, 21 enpresaren aliantzarekin, Iberdrola bazkide energetiko dela
2022ko maiatzaIrizar Taldeak astearte honetan aurkeztu du bere CAPITAL proiektua: autobusaren eta hari lotutako azpiegituraren balio-katearen gaineko trebakuntza teknologikoa eta garapen industriala, zero emisioko irtenbideekin garraio sektorea deskarbonizatzeko. Ibilgailu Elektriko eta Konektatua (PERTE VEC) garatzeko Ekonomia Berreskuratu eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoaren laguntzak jasotzeko aukera izango du horrela.
Irizar Taldeak, 7 autonomia erkidegotako Estatuko beste enpresa batzuekin batera, 21 konpainiak osatutako partzuergoa osatzen dute, eta bazkideen % 61 ETEak dira.
`CAPITAL´ proiektuak zero emisioko garraio konektatuaren deskarbonizazioaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua egiten du, autobus %100 elektrikoak nahiz hirian aplikazio desberdinak izan ditzaketen ibilgailu industrial elektrikoak sortuz, eta hidrogenoaren aldeko apustua ere aintzat hartzen du mugikortasun kolektiborako irtenbide gisa.
Irizar Taldea buru duen ‘CAPITAL’ proiektuak 63 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egingo du ibilgailu iraunkorren belaunaldi berriarekin Espainia elektrifikatuagoa lortzeko proiektuetan, ibilgailu osoaren balio katea diseinu eta konponbide berriekin osatuko du eta funtsezko osagaientzako lankidetzak sustatuko ditu.
Horrela, Irizar Taldeak garraio sektorea deskarbonizatzeko konpromisoari eusten dio, emisiorik gabeko irtenbideak emanez, eta duela urte batzuk hasitako iraunkortasun apustua berretsiko duten alternatibak eskaintzen ditu.
Proiektuak Zabala Innovation-en aholkularitza eta koordinazio zerbitzuak izan ditu garapen prozesuan zehar, eta honako hauek osatzen dute: Irizar, Irizar E-Mobility, Jema Energy, Masats, Datik Información Inteligente, Internacional Hispacold, Iberdrola, Fundacion Cidetec, Edai Technical Unit, Ekide, Sisteplant, Construcciones Mecanicas Jose Lazpiur, Cayata, EPowerlabs, Polirrós, Falcon Electronica, Baleike, Mendiaraiz, Lis Data Solutions, Ingurumenaren Kideak Ingeniaritza, Owasys Advanced Wireless Devices.
Etiquetas: