FIAA_panoramica

FIAA 2017: Irizar markako autobus eta autokar integralen belaunaldi berria

2017 maiatza

 

Irizar aurten 2.000m2-ko standarekin izango da Madrilgo Nazioarteko Autobus eta Autokarren Azokan (FIAA 2017). Han bere estrategia hedatuko du marka, teknologia eta iraunkortasunari dagokionez eta bezeroentzat eskuragarri dauden produktuen eta irtenbide teknologikoen belaunaldi berria erakutsiko ditu.

Estandean Irizarren autokar eta autobus gama zabala ikusi ahal izango da, tartean autokar integralak, autobus %100 elektrikoak eta teknologia hibridoko II klaseko ibilgailuak hiriko eta hiri arteko zerbitzuetarako.   Aukera horrek bidaiarien garraio publikoaren arlo guztiei erantzuten die, bai zerbitzu pribatuetan bai publikoan, hirian, hiri artekoan eta ibilbide luzekoan, eta mugikortasun iraunkorraren sektorean lider bihurtzen gaitu.

_D518450web

Prentsa oharra osorik jaitsi

Etiquetas: