3

EURO VI:Irizar markako autokar integralen belaunaldi berria

Eskuragarri dago Irizar markako autokar integralen belaunaldi berria, Euro VI araudira egokitua

Irizarren autokar integralak aurki indarrean sartzekoa den araudira egokitzeko lana (2004ko urtarrila) ez da Euro VI motorrak txertatzera bakarrik bideratu.Ahaleginak, batez ere, funtsezko kontzeptuak, hala nola segurtasuna, kontsumoa eta pisua, sakondu eta optimizatzera bideratu dira.Emaitza, hauxe:autokar integralen belaunaldi berria.

Euro V autokar integralen arrakasta gaur egun halako 100 ibilgailu baino gehiagorekin dabiltzan Europako 8 herrialdetako operadoreen bidez eta orain arte egin diren gidatze test ugariren bidez egiaztatuta badago ere, guk hobekuntzak eta berritasunak txertatzen jarraitzen dugu, betiere produkturik onenak eskaintzeko.

Urte hauetako esperientzian bildu dugun informazio kantitate handi eta baliotsua, hartutako ezagutza, gure kolaboratzaileek emandako datuak, guk geuk egindako saiakuntzak eta Euro VIaren proiektua bera, zalantzarik gabe, faktore giltzarriak izan dira, ibilgailuen belaunaldi berri honi erabilgarritasun, gidatze portaera, kontsumo txikitze, segurtasun eta fidagarritasun ezaugarri optimoak txertatzeko.

Motorraren eta hozte nahiz ihes sistemen zenbakia eta pisua Euro VIan baino handiagoa bada ere, ibilgailuaren pisu osoan inpaktua minimizatzea lortu dugu egungo mailei eutsi eta, aurreko ardatzera eramanda, banaketa ere hobetuz.Gainera, erregai kontsumoaren mailei eutsi diegu, eta merkatuko ratiorik onenetakoa lortu.Erosotasunean ere hobera egin dugu, izan ere, bibrazioak eta marmarra urritu egin dira eta autokarraren bideko portaeraren oreka hobetu egin da.Zenbait osagairen kokapenean eta irisgarritasunean ere hobekuntzak egin dira.

Segurtasun aktiboari dagokionez, aipatzekoa da ACC, LDW, DFD… gehitzeaDiagnostikorako Irizar its belaunaldi berriko tresna bat ere gehitu da SIM et WIFI bidez urruneko konexioa ahalbidetzeko.

Euro VI autokarren belaunaldi berriaren barruan, Irizar pb, Irizar i6 eta Irizar i4 autokar modeloak daude. Proiektuan bazkide estrategiko nagusiak direla eta, PACCAR-DAF, ZF eta VDO CONTINENTALekin lankidetzan jarraitzea erabaki dugu; gainera, estrategikotzat jotzen ditugun merkatuetan zabaltzen jarraitzen dugu.

Gaur egun, iraunkortasun azeleratuko saiakuntza berriak –1,5 milioi kilometro ibiltzearen parekoa– nazioarteko instituturik entzutetsuenetakoa den IDIADA Applus+ institutuaren instalazioetan egiten dira eta emaitzak ezin hobeak dira.

 

Etiquetas: