Glob Fair, Polonia
martxoak 25-28Beste urte betez, Irizar Glob Fair azokan izango da. Azoka hau Poloniako Katowice hirian izango da martxoaren 25etik 28ra bitartean.
Beste urte betez, Irizar Glob Fair azokan izango da. Azoka hau Poloniako Katowice hirian izango da martxoaren 25etik 28ra bitartean.
Irizar lehen aldiz izango da Transport2015 azokan, Danimarkako Herning hirian. Irizar 300 metro karratuko stand batekin joango da azoka garrantzitsu honetara.
Euro Bus Expo Erresuma Batuko azokarik garrantzitsuenetarikoa da eta han izango da Irizar bere ahalmen teknologikoa agerian jartzen.
125. urteurrena dela eta Irizarrek Madrilgo Cibeles Jauregian ekitaldia antolatu zuen. Bertaratu ziren bezeroek urteurrena ospatzeko egin diren ekitaldietan azkenaz gozatzeko aukera izan zuten, izan ere, Ormaiztegin, Mexikon, Hego Afrikan… egindako ospakizun guztiak eta gero Madrilgoak itxi zuen urtea.
Teknologia, berrikuntza eta dibertsifikazioa izango dira aurtengoan Irizarrek FIAA azokan erakutsiko dituen hiru oinarri sendoak. 2.000 metro karratutako stand-ean ospatuko ditu Irizarrek 125 urteak eta bertaratuko direnek gertutik sentituko dute markak sorreratik gaur egun arte izandako garapena.
Aurten Irizar “Bus & Turismo” azokan izango da urrian, Riminiko hirian. 1000 metro karratutako eremuan markak bere gama eta zerbitzu ahalmena azpimarratuko ditu, sendotasuna eta lidertza agerian jarriz.
Irizarrek lehen aldiz parte hartuko du Kolomnan ospatzen den Expo Bus azokan. Presentzia honekin, Taldeak errusiar merkatuko ateak irekitzen ditu. Irizarrek bere baloreak agerian jarri nahi ditu errusian, bezeroenganako harretan eta punta puntako teknologiaren garapenean oinarrituak. Errentagarritasuna, fidagarritasuna eta zerbitzu hoberena izango ditu Irizarrek oinarri azoka honetan.
Irizar lehendabiziko aldiz egongo da Herningen (Danimarka), Irizar Danmarken eskutik, konpainiaren berrikuntza lerroarekin bat egiten duen 400 m2-ko stand propio batekin, halaber segurtasun, fidagarritasun eta zerbitzuaren balioak transmitituz.