Irizar e-mobility-ko Adunako lantegi berrian fabrikatutako lehen ibilgailuak entregatu ditugu
2017ko azaroaAste honetan entregatu dira Irizar e-mobilityren Adunako lantegi berri eta modernoan ekoitzitako lehen bi autobusak.
Autobus % 100 elektriko horiek Bilbobusek eskatutakoak dira eta Bilboko Udalak 2016 bukaeran bereganatu zituen beste biei gehituko zaizkie.
Irizar ie bus modelokoak dira, 12 metrokoak, aurretik egindakoen berdinak. %100 elektrikoak dira, erabat isilak eta ez dute kutsadurarik eragiten. Gainera, 200 kilometro baino gehiagoko autonomia dute.
Modelo honetako lehen unitateak duela hiru urte entregatu genituen eta martxan dabiltza Europako hamar hiritan, eta dagoeneko autonomia, efizientzia eta fidagarritasuna kontrastatuta daude. .
Etiquetas: