Madrilek dagoeneko Irizarko zero igorpeneko 15 autobus elektriko ditu
otsaila 2018Madrilgo Udaleko Garraio Enpresak (EMT) zero igorpeneko lehen 15 autobus %100 elektrikoak aurkeztu ditu. Espainiako hiriburuko erdialdeko hiru lineatan emango dute zerbitzua.
Irizar ie bus modeloko 12 metroko 15 unitate dira, 76 bidaiarirentzako gaitasuna dute eta eguneko 200 kilometro baino gehiagoko autonomia.
Unitate horiez gain Irizar e-mobilityk 15 kargagailuz hornitu du zerbitzua, kotxe-tokian gauez kargatzeko.
Etiquetas: