Irizar ie tram Donostian estreinatuko da
2018ko urtarrilaIrizarrek udan estreinatuko du Irizar ie tram artikulatu %100 elektrikoa Donostian. Autokarra 28. linean ibiliko da, Amara-Ospitaleak, Euskadin urtean bidaiari gehien dituen ibilbidean, hain zuzen ere.
Irizar ie tram pantografo bidez kargatuko da ibilbideko azken geltokian, Miramonen, 5-6 minutuan gutxi gorabehera.
Irizar ie tram berria atzo ezagutu zuen Eneko Goia alkateak atzo Irizarren Adunako lantegira egin zuen bisitan. Mugikortasun zinegotzi Pilar Arana eta Dbuseko Zuzendari Kudeatzaile Igor Gonzalez ere Adunan izan ziren Gipuzkoan garatutako ibilgailu berriaren xehetasunak bertatik bertara ikusten.
Etiquetas: