Irizar i6, geldiezina
Irizarren i6 modeloak geldiezin jarraitzen du Taldeak presentzia duen merkatu guztietan.
Premium erreferentzia Brasilgo merkatuan
2012. urtean Century ordeztuz Irizar i6 modeloa merkaturatu zenetik lortu den arrakastak indar handia eman die bertako zein herrialde horretako Sao Paulo estatutik Irizarrek hornitzen dituen herrialdeetako salmentei.
Barne merkatuan, herrialdeko operadore nagusien artean sartzea ahalbidetu dio Irizarri, horiek baloratu egin baitute produktu honen bereizgarria lehiakide nagusien aurrean.
2000 autokar baino gehiago Txilen
Otsailean dagoeneko Irizarrek Txileko merkatuan 2.000. unitatea entregatu zelarik, Irizar i6 modeloak merkatu horretan lortu duen arrakastak eta onarpenak oso baikor sentiarazten du konpainia etorkizun hurbilean lortu daitezkeen kotei dagokienez, gaur egungo merkatu kuota gainditzeko, hau da, andetar lurraldeko meatzaritza konpainien %50 inguru.
Irizar Brasilgo datuek diotenez, Txilek autokarren produkzioaren %30 eramaten du, eta 2014. urte honetan entregatutako bi mila kotxeen zifra historikora iritsi da. Ildo horretan, nabarmen daiteke Andeetako erraldoiak Taldearen brasildar plantak esportatzeko ekoizten duenaren erdia bereganatzen duela, ekoizpen totalaren %70.
Txilekin dagoen harreman komertzialaren gidariak gure ordezkari lokalaren lan garrantzitsua eta fabrikaren presentzia etengabea dira, eta 1997an hasi zen, batez ere operadore turistikoei eta ibilbide tradizionaleko flotei egindako salmentetan oinarrituta.
Azken zazpi urteetan, gure salmenten zati handi bat meatzaritzako langileak garraiatzeko operadoreetara bideratu dira.
Segurtasuna, meategietako ustiapenetan ardura nagusietakoa izanik, merkatu latinoamerikarreko lider bihurtzea ahalbidetu digun faktorea izan da, munduan segurtasunaren inguruan proiektu eta garapenik aurreratuenak dituen enpresa baikara.
Gaur egun, Irizarrek bidaiarien segurtasuna hobetzeko lanean dihardu eta, horretarako, tokiko agintariekin lanean ari da 15 metro luze den Irizar i6 autokarra homologatzeko eta funtzionamenduan jartzeko.
Helburua da bidaiarien segurtasuna modu ikusgarriagoan hobetuz lehiatzea, gaur egun bidaiarien garraio masiborako erabiltzen diren bi pisuko modeloekin.
Segurtasunaz gain, segmentu horretako hainbat ezaugarri klimatiko, inguruneko eta geografikoek lagundu egiten dute operazioaren erronka are handiagoa izan dadin.6.000 metroko altuera duten mendiak ere badira, klima desertikoekin, hauts, elur, haizearekin, eta horrek erosotasunari edo klimatizazio sistemari buruzko exijentziak areagotzen ditu; ondorioz, beharrezkoa da dedikazio berezia eta operadoreekin batera landutako garapena, muturreko baldintza horietan operazioa erraztu eta bermatuko duten soluzioak bilatzeko.
Irizar marka oso sendoa da Txilen.Brasil Buses gure ordezkariak salmenta zerbitzu handia dauka, eta Txileko autobusen merkatuko saldu ondoko zerbitzurik onentzat jotzen da.
Marokoko lantegian ere
Bere produktuen gaman Irizar i6 gehitu duen azken produkzio planta Maroko izan da.Konpainiak lehiakideengandik gehiago urruntzeko hartutako erabaki estrategikoaren emaitza moduan, 2014. urte honetan Marokoko plantan Irizar i6 fabrikatzen hasi dira.
Merkaturatze hori bat dator bezero batzuek kalitatearen aldetik lehiakideengandik bereizteko izan dezaketen aukerarekin, bai herrialdeko linea nagusietan, horietako asko Europa erdialderaino joaten direlarik, bai nazioarteko turismo operadoreetan.
Horrenbestez, Irizar Marokok luxuzko merkatu kuota mantentzen jarraitzen du, ia %100.
Ibilgailua garraiolari marokoarren eskakizunetara egokituta dago, eta argia ikusi zuenetik benetako erreferente bihurtu da.Bidaiarientzako segurtasunak, diseinuak eta erosotasunak, gehi garraiolarientzako fidagarritasunak eta errentagarritasunak ase egin dituzte herrialde horretako gama altuko bezeroen nahiak.
CTM Marokon errepide bidezko erreferentziazko garraio enpresa da, urtean 2,5 milioi bidaiari baino gehiago mugitzen ditu, eta bera izan zen lineako unitateen eta VIP linearen lehen unitateak hartu zituen enpresa.
Ekintza horien guztien ondorioz, Irizar i6 segurtasun, fidagarritasun eta errentagarritasunaren sinonimo bihurtu da, bidaiarien zerbitzuko Premium merkatuko beste alternatiba batzuen gainetik bereizita.Irizarrek marka sendotzeko duen estrategia finkatzera dator, ekoizpen planta guztien kalitatea eta produktibitatea hobetzeko inbertsioak egiteko.
Irizar i6 segurtasun, fidagarritasun eta errentagarritasunaren sinonimo bihurtu da, bidaiarien zerbitzuko Premium merkatuko beste alternatiba batzuen gainetik bereizita.
Etiquetas: