Irizar i2e proban Malagan
2016 IrailaIbilgailu %100 elektrikoa proba fasean egongo da sei astez.
Empresa Malagueña de Transportes-ek (EMT) 12 metroko autobus estandar %100 elektrikoa du orain bere ibilgailuen artean hiriari zerbitzua emateko. Ibilgailua asteazken honetan, hilak 21, aurkeztu dute, mugikortasun astearekin bat eginez eta datozen sei asteetan ibiliko da hainbat lineatan hiriko zerbitzua emateko zer moduz moldatzen den ikusteko. Alkateak berak, Francisco de la Torrek dagoeneko probatu du ibilgailua eta “EMTk garraio arloko iraunkortasunarekin duen apustua” azpimarratu du.
Etiquetas: