13

EcoAssist: gidatzearen eraginkortasuna eta mugikortasun iraunkorra

EcoAssist soluzioa, gidatzea eraginkorragoa, seguruagoa eta ingurumenarekiko arduratsuagoa izateko eta, aldi berean, erregai kontsumoan aurreztu ahal izateko osoki diseinatu dena.

EcoAssist soluzioak, gidatzeko estiloak hobetzeko behar diren kontsignak emateaz gainera, eta garraioak naturan eragiten duen inpaktuaz gidariei kontzientzia harrarazteaz eta eraginkortasun energetikoa handitzeaz gainera, batez ere erregai kontsumoa txikitzea eta errepidean segurtasuna handitzea ahalbidetzen du.  Ibilgailu barruan doan soluzio interaktibo batez ari gara. Autobusean jarritako display baten bidez, gidariak denbora errealean jasotzen ditu ikusizko alertak, bere gidatzeko modua zuzentzeko eta erregai kontsumoa minimizatzeko. Orobat, aukera dago ibilgailuaren datuak iPanelera, hots, Datiken flota kudeatzailera, transferitzeko. iPanelean, kudeatzaileak KPIak aztertu ahal izango ditu eta kontsumoa murrizteko ekintza planak landu.

Gidariari ematen zaion laguntza erabat ergonomikoa da, ikusizko oharpen bidezkoa. Garraio erregularrera eta, nagusiki, hiri ingurunera eta distantzia laburrekora bideratuta dago.

Garapenaren %100 Datikena da eta ibilgailu berrian nahiz retrofitting bidez instala daiteke, ibilgailuaren marka edozein dela ere.

Produktu berriak Dbusek testatu eta balidatu du. Hainbat lineatan jarri du sistema hau martxan epe motzean erregaiaren kontsumoa gutxitzeko asmoz eta mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egiten jarraitzen dute horrela.  Emaitzak oso onak dira.

DBusek Donostian ohiko garraio zerbitzua ematen die hiritarrei eta etengabe berrikuntza teknologikoak txertatzen ditu, bai ibilgailuetan bai kotxe-tokian. Helburua da Donostiako autobus zerbitzua hobetzea. Gainera, egunez egun bilatzen du ibilgailuak ingurumenarekin gero zeta errespetuzkoagoak izatea.

Etiquetas: Irizar Taldea