CREATIO
Irizar Taldearen Ikerketa eta Garapen Zentroa
Teknologiaren eta berrikuntzaren alde egin dugun epe luzerako apustu estrategikoak Creatio – Irizarren Ikerketa eta Garapen Zentroa sortzea ekarri du, Irizar Taldeak ikerketa aplikatuan eta garapen teknologikoan dituen gaitasunak indartzeko, bai firmaren produktu osoei bai karrozerietako osagai nagusiei dagokienez.
Creatio izeneko zentro teknologikoa joan zen urrian eratu zuten Irizarrek eta bi enpresa partaidetu hauek: potentzia elektronikan diharduen Jemak eta garraioa kudeatzeko ITS soluzioak (IntelligentTransportSolutions) lantzen dituen Datik enpresa teknologikoak.Hori guztia 2009an abiatu genuen dibertsifikazio industrialerako politikaren emaitza da. Izan ere, politika horren helburua bikoitza da: batetik, gure jarduera indartzea eta, bestetik, arriskuaren kontzentrazioa minimizatzea, garatzeko potentzial handikoak diren sektoreetan sartuz, esaterako, energia, elektronika eta komunikazioen sektoreetan.
Creatiok konpainia horietatik datozen sinergiak eta ahalmen teknologikoa bateratzen ditu, eta, kutsu tradizionalagoko gaiak lantzeaz gain, hala nola sistemen integrazioa, irmo babestuko du Taldea Irizar markako autokar integralen eta elektrikoen garapen berrietan.
Gaur egungo ikerketa ildoak honela laburbiltzen dira:
Propultsioa
Elektromugikortasuna
Energia sortzea eta biltegiratzea, ibilgailuetarako karga sistemak
Informazio inteligente sistemak
Lantzen ari diren proiektuak:
- EtorgaiIEB proiektua (Irizar Electric Bus), 2011n hasi zen, hiriko autobus guztiz elektrikoa garatzeko.
Jema, Datik eta IK4-Vicomtech, IK4-Ceit eta Tecnalia zentro teknologikoekin batera, aurreikusita dauka autobus elektrikoaren lehenengo unitatea 2014ko uztailean entregatzea, Dbus Donostiako garraio operadorearentzat.Autobusa ehuneko ehun elektrikoa da, eta 250 eta 300 kilometro arteko autonomia dauka.Horretarako, gidatze ziklo errealetan oinarritutako powertrain bat garatu dute, propultsiorako eta energia biltegiratzeko beharrak optimizatuz, eta ibilgailuen pisua nabarmen arinduz, egituraren material nagusi gisa aluminioa sartu baitute.
Lehendabiziko unitate horrek segurtasun aktiborako sistema bat ere izango du, seguruago gidatzeko, oztopoak eta trafiko seinaleak detektatuko dituelako; horrez gain, biltegiratzeko sistema bat izango du, energiaren fluxuak eta puntak eraginkortasunez kudeatzeko.
ZeEUS proiektu europarra (ebaluatzeko dago oraindik).ZeEUS europar proiektua (oraindik ebaluatzeko dago). Datorren ekitaldian hiri autobus elektrikoaren bi unitate entregatuko dira Bartzelonan ere, ZeEUS europar proiektuaren baitan (Zero EmissionUrban Bus System), Zazpigarren Esparru Programaren barruan, Europako GreenCars ekimenarekin bat eginda, eta helburua da autobus elektrikoen bideragarritasun ekonomikoa, operazionala, ingurumenari buruzkoa eta soziala, hiri inguruneetako mugikortasunerako egiazko alternatiba gisa.
Tartean 42 bazkide dira, 13,6 milioi euroren aurrekontua, eta hiru urteko epea gauzatzeko.Proiektuak zero igorpeneko teknologien baliagarritasuna testatuko du klima eta orografia desberdinak dituzten Europako zortzi hiritan (Londres, Glasgow, Stockholm, Muenster, Bartzelona, Erroma, Plzen eta Bonn).Irizarrentzat garrantzi handiko ekimena da, Europan lantzen ari diren programarik garrantzitsuenetakoa izateaz gain, oso erakusleiho egokia izango delako bere teknologia ezagutarazteko, eta, horrez gain, merkatua testatu eta bere produktua bera ere ebaluatu ahal izateko modua izango duelako.
Innpacto.Proiektu hau Industriaren Garapen Teknologikorako Zentroak (CDTI) aurten emandako proiektua da.
Autobus elektrikoaren inguruko ikerketa lerro batez ari gara, eta bertan Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Automobil Ikerketarako Unibertsitate Institutua (Insia) bankada test batzuk egiten laguntzen ari zaio Gipuzkoako zentroari, biltegiratze eta propultsio sistemen arloan.Horren baitan sartzen dira ibilbideen, elementu txertatuen eta sentsorikaren karakterizazioa, osagai bakoitzaren behar energetikoak neurtzeko, eta “operadore bati eskaini ahal izateko behar duguna trazatu, diseinatu eta dimentsionatzeko”.
Creatiokook deialdi gehiagora aurkezten jarraitzen dugu, eta TraineeProgram bat ere jarri dugu abian, oso kualifikazio handiko pertsonak gure beharren arabera zentroan integratuz joan daitezen.
Etiquetas: