Taldeko albisteak

Pre-FIAA2017

Autokar eta autobus iraunkorren belaunaldi berria Irizar teknologia eta markarekin

2017 apirila

Irizar aurten 2.000 m2-ko standarekin izango da Madrilgo Nazioarteko Autobus eta Autokarren Azokan (FIAA 2017). Han bere estrategia hedatuko du marka, teknologia eta iraunkortasunari dagokionez eta merkatu guztietarako eskuragarri dauden produktuen eta irtenbide teknologikoen belaunaldi berria erakutsiko ditu. Standean jarriko dira Irizar autokar eta autobusen eta produktu eta soluzio teknologikoen gama zabala, bai autokar integralak, …

Cierre2016

Irizar Taldea hazi egin da berriz eta 580 milioi euro baino gehiagoko fakturazioarekin itxi du 2016ko ekitaldia

2017 otsaila

  Ormaiztegiko Irizarko lantegi nagusia da, Mexikokoarekin batera, berriz ere taldearen hazkundeari tiraka ari dena. Irizar Ormaiztegiren fakturazioa berriz ere Taldekoaren %50 izatera iritsi da, hango produktuen balio erantsia hazi egin baita. Hazkundearen giltza produktu propioen hazkundearen estrategia egonkortu izana da. autokar integralak dagoeneko enpresa nagusiko autokar produkzioaren %25 dira.