Baixbus-ek lehen Irizar i2e-a du dagoeneko
February 2016“Zero igorpen” ibilgailu honek Bartzelonari eta hiriaren inguruko beste 12 udalerriri emango die zerbitzua eta AMBk mugikortasun garbiarekin hartutako konpromisoaren parte da, 2020a mugarri gisa jarrita.
Autobus honek Baixbus taldeko Mohn enpresak operatzen duen Nitbuseko 6 lineei emango die zerbitzua (N12, N13, N14, N15, N16, N17), Bartzelonako hainbat udalerriri gaueko zerbitzua ematen diena: L’Hospitalet de Llobregat, el Prat de Llobregat, Esplugues de Llobregat, Cornellà de Llobregat, Sant Joan Despí, Sant Just Desvern, Sant Feliu de Llobregat, Sant Boi de Llobregat, Viladecans, Gavà eta Castelldefels.
Ibilgailua lineaz aldatzen joango da, eta beraz, udalerri guztiek gozatu ahal izango dute. Autobus elektriko berriak hainbat erakunde estrategikotan emango du gaueko zerbitzua, hala nola Bellvitgeko Unibertsitate Ospitaleari, Moisès Broggi Ospitaleari eta Bartzelonako aireportuari.
Etiquetas: irizar i2ePrentsa oharrak,