Irizar markako autokar integralak
Europan plazaratu eta hiru urteren buruan, Irizar marka autobus integralen erreferentzia izaten hasi da
Markak bere gama osorako Europan erabili duen motorizazioaPACCAR-DAF da eta, horrekin, Irizarrek Europan hazteko estrategiarekin jarraitzen du, salmenta eta saldu ondoko sarearen hedapenean oinarrituta.
Testuinguru horretan, Frantziako eta Erresuma Batuko merkatuen beharrak asetzeko Irizar UK eta Irizar Autocarsez gain, eta Wanikirekin Polonian, DV BUS and COACHekinBeneluxen eta RINDELLekin Finlandian sinatutako akordioez gain, markak Alemanian eta Suedian hedatzen jarraitzen du, aurki banaketarako beste hiru hitzarmen sinatuko baititu.
Erresuma Batua da autokar integralen salmentak azkarren hazi diren herrialdea.Hain zuzen ere, bertan Euro VI lehen unitateak entregatu berri dira, National Express taldeko enpresa den TheKings Ferry bezeroarentzat: 14 m-ko Irizar i6 VIP goratua da, satelite antena eta PSP4 sukaldea dituena.
Polonian ere Irizarren gama altuko autokarren alde egin dute, eta horren erakuslea da orain dela gutxi gure bezeroa den Albatrosek 15 m-ko hiru Irizar i6 VIP goratu erosi dituela.
Hitzarmen komertzialekin batera, saldu ondoko sareak Europan hedatzen jarraitzen du.Duela gutxi laguntza azkarreko furgonetak gehitu dira UKn zein kontinentean, bezeroen eskakizunei insitu erantzuteko.
Hainbat gaitan produktuak optimizatzeko ahaleginak biderkatzen jarraitzen dugu, horien artean segurtasuna, kontsumoa, fidagarritasuna eta pisuaren murrizketa.
Euro VI modeloarekin pisu totala optimizatzea eta banaketa hobetzea lortu da, Euro V-aren mailak mantenduz, powertrainaren multzoaren pisuaren hazkundeak konpentsatuta.Hobekuntza horiek markak egin ohi dituen iraungarritasun saiakuntzetan balioztatu dira.
Estatu Batuetara salto
Europan produktuen kalitate maila ezin hobeak egiaztatu eta gero, Irizarrek estatubatuar operadoreen neurrirako autokar integral bat garatu du.
Merkatu horretako operadoreek gehien eskatzen duten aukera autokar integralak dira.Merkatu horri ekiteko Irizar i6 modeloa aukeratu da, 45 oineko luzera duena (13,7m), 3,73 m altu eta 2,60 m zabal.Aurreko atea, atzeko komuna eta USA eserleku bereziak ditu.
Powertraina CUMMINS EPA15 ISX 13l motorrarekin osatuta dago, 400 hp eta sei abiadurako ALLISON B500 kaxa automatikoa.
Lehenengo prototipoaren fabrikazioa egin, hasierako bezeroekin balioztatu eta iraungarritasun probak ere egin direlarik, lehendabiziko hamar unitateak datorren 2015. urteko lehen seihilekoan entregatuko dira.
Lehenengo fabrikazioak Ormaiztegin egingo dira, teknologiaren ezagutzari buruzko arrazoiak direla eta, baina epe ertainera, Irizarren Mexikoko plantako pertsona kualifikatuak prestatu eta gero, produkzioa planta hartatik bertatik ere egin ahal izango da.
Irizar banaketarako akordio bat planteatzen ari da merkatu horretarako, goi mailako salmenta eta saldu ondoko zerbitzua eskaintzeko.
Etiquetas: