Irizar i4 Hibridoa

Irizar i4 hibridoa- teknologia hibridoa eta maletategia dituen II klaseko aldirietako lehen ibilgailua.

Irizar i4 hibridoa 10,7m eta 13m arteko bertsioetan dago eskuragarri 2 ardatzekin eta 15m-koan 3 ardatzekin. Aldirietako eta hiri arteko autokarra da, ibilbide motzetarako eta eskola garraiorako egokia.  MUPentzat plataforma duen 13 metroko bertsioak 53 toki ditu baldin eta bidaiarientzako erdiko atea bikoitza bada. Erdiko atea orri bakar zabalekoa bada 55 toki izaten ditu. Bertsio bietan dago MUPentzako gutxienez plataforma batentzako lekua. Gainera, aldirietako lineatan zerbitzu egokia emateko moduko edukiera duen maletategi bat du.

15 metroko bertsioak ere MUPentzat plataforma du eta 65 leku. Erdiko atea orri zabal bakarrekoa edo bikoitza izan daiteke, bi kasuetan gutxienez MUP batentzako tokiarekin.

Beraz, Irizar i4 hibridoa teknologia hibridoa duen II klaseko aldirietako lehen ibilgailua da ibilbide motz eta ertainetarako eta H, M edo L altuerako zorua izan dezake MALETATEGIAREKIN.

Irizarrek garatu duen hibridazio teknologia teknologia hibrido paraleloa da. Bi motorren konbinazioa da: azken belaunaldiko motor diesel edo biodiesel bat (Hydrotreated vegetal oils=landare olio hidrotratatuak) eta elektrizitate sortzaile gisa jarduten duen motor elektriko bat. Beharren arabera bakarka edo batera jardun dezakete eraginkortasun eta errendimendu handiena lortzeko.

13 metro arteko bi ardatzeko bertsioan 6,7 litroko, 300 ZPko potentziako eta 1.200 Nm paretako Cummins motorra da, eta  Euro 6 Step D araudia betetzen du. Hibridazio paketea Eaton modeloa da. Eaton-Fuller abiadura-kaxa robotizatua du, 6 abiadurakoa; eta urak hozten dituen EDRIVE inbertsorea eta motor elektrikoa (44/55KW), eta MGL ioi-litiozko bateriak.

Ibilgailuak aurrealdean ZF esekidura ardatz independentea du, Vdo-Conti sistema elektriko multiplexatua, Alcoa aluminiozko haguna eta pneumatikoak 295/80 R 22,5”. UN ECE R66.02 araudia betetzen du eta eskola garraiorako arauak ere bai.

Beraz, Irizar i4 hibridoa teknologia hibridoa duen II klaseko aldirietako lehen ibilgailua da ibilbide motz eta ertainetarako eta H, M eta L altuerako zorua izan dezake MALETATEGIAREKIN.

 

KATALOGOA

Butaken banaketa

 

* Informazio hau aldatu egin daiteke herrialdearen, powertrainaren eta konfigurazioaren arabera.

Luzera 10,7m-tik 12,9m-ra
Altuera 3,40m (3,20m + AC)
Zabalera 2,55m
Bataila 6,82m
Aurreko hegala 2,69m
Atzeko hegala 3,41m
Aurreko mailaren altuera 250mm (320mm kneeling gabe)
Atzeko mailaren altuera 270mm (340mm kneeling gabe)
Pasilloaren altuera 860mm (L bertsioa) -1190mm (M eta H bertsioak)
Ateak Aurrekoa  sinplea eta erdikoa bikoitza (beste konfigurazio aukera batzuk badira)

Powertrain

 

Errekuntza motorra Cummins ISB6.7L 300H (300hp/221kW Hybrid version)
Motor elektrikoa + inbertsorea EDRIVE(44/65kw)
Abiadura-kaxa  6 abiadurako EATON fuller kaxa robotizatua
Enbragea  EATON, disko lehorra
Bateriak  Biltegiratze gaitasuna 5.5 kWh (346V / 16Ah)
Ioi litiozko teknologia
Erradiadoreak NISSENS ekipoa (NISSENS (erradiadoreak / EMP elektrohaizagailuak)
Aurreko ardatza  ZF RL82 (2 + 2 motelgailu eta balona)
Atzeko ardatza  ZF R132 (4 + 4 motelgailu eta balona)
Frenoak  WABCO sistema pneumatikoa
 KNORR BREMSE disko haizatuak
Freno sistemaren kontrol elektronikoa EBS3
Suspentsioa Koni motelgailuak + Vibracoustic balonak
Suspentsioaren kontrol elektronikoa ECAS IV
Hagunak eta pneumatikoak Alcoa 8.25×22.5 aluminiozko hagunak
295/80 R22,5 pneumatikoak

 

 

 Informazio gehigarria

 

START/STOP funtzioa
Masats ate elektrikoak
Bi guneko Hispacold aire girotu sistema
CCTV aurreinstalazioa
Kutxa erregistratzaile eta kantzeladoren aurreinstalazioa
Barruko LED argiztapena
Cassette motako jasogailua (aukerakoa)
Atzeko kamera (aukerakoa)
Aldapetan arrankatzeko laguntza funtzioa
Gidariaren butaka