Irizar i3le hibridoa

Irizar i3le hibridoa

Hiri arteko ibilgailua Irizar i3 low entry bat da, 13 metro, 45 leku eta MUPentzat plataforma batekin. Ibilbide motzetarako aldirietako ibilgailua denez modularitatea eskaintzen du bidaiari gaitasuna bezeroaren beharretara doitzeko. Eskuragarri dauden bertsioak  10,7, 12,2 eta 12,75ekoak dira 2 ardatzekin eta 15 metrokoak 3 ardatzekin.

15 metrokoak 57 leku eta MUP bat ditu eta hainbat MUPekin ere konfiguratu daiteke nahi izanez gero.

Irizarrek garatu duen hibridazio teknologia teknologia hibrido paraleloa da. Bi motorren konbinazioa da: azken belaunaldiko motor diesel edo biodiesel bat (Hydrotreated vegetal oils=landare olio hidrotratatuak) eta elektrizitate sortzaile gisa jarduten duen motor elektriko bat. Beharren arabera bakarka edo batera jardun dezakete eraginkortasun eta errendimendu handiena lortzeko.

13 metro arteko bi ardatzeko bertsioan 6,7 litroko, 300 ZPko potentziako eta 1.200 Nm paretako Cummins motorra da, eta  Euro 6 Step D araudia betetzen du. Hibridazio paketea Eaton modeloa da. Eaton-Fuller abiadura-kaxa robotizatua du, 6 abiadurakoa; eta urak hozten dituen EDRIVE inbertsorea eta motor elektrikoa (44/55KW), eta MGL ioi-litiozko bateriak.

3 ardatzeko eta 15 metroko bertsioan, 25 Tn-ko autokarrak direnez, motorra Cummins 8,9 l OBD C izango da, 370 ZPko potentziarekin eta 1.600 Nmko motor-parearekin.

Ibilgailuak aurrealdean ZF esekidura ardatz independentea du, Vdo-Conti sistema elektriko multiplexatua, Alcoa aluminiozko haguna eta pneumatikoak 295/80 R 22,5”. UN ECE R66.02 araudia betetzen du eta eskola garraiorako arauak ere bai.

KATALOGOA

Butaken banaketa

 

* Informazio hau aldatu egin daiteke herrialdearen, powertrainaren eta konfigurazioaren arabera.

Luzera  10,7m-tik 13,2m-ra
Altuera 3,39m
Zabalera 2,55m
Bataila 6,82m
Aurreko hegala 2,84m
Atzeko hegala 3,41m
Anchura puerta delantera doble 1.104m
Anchura puerta trasera doble 1.207m
Pasilloaren altuera 2,64m
Ateak Aurrekoa eta erdikoa bikoitzak (beste konfigurazio aukera batzuk badira)

Powertrain

 

Errekuntza motorra Cummins ISB6.7L 300H (300hp/221kw Hybrid version)
Motor elektrikoa + inbertsorea Edrive(44/65kw)
Abiadura-kaxa  6 abiadurako EATON fuller kaxa robotizatua
Enbragea  Eaton, disco lehorra
Bateriak  Biltegiratze gaitasuna 5.5 kWh (346V / 16Ah)
 Ioi litiozko teknologia
 Erradiadoreak NISSENS ekipoa (NISSENS (erradiadoreak  / EMP elektrohaizagailuak)
Aurreko ardatza  ZF RL82 (2 + 2 motelgailu eta balona)
Atzeko ardatza  ZF R132 (4 + 4 motelgailu eta balona)
Frenoak  WABCO sistema pneumatikoa
 KNORR BREMSE disko haizatuak
Freno sistemaren kontrol elektronikoa EBS3
Suspentsioa Koni motelgailuak + Vibracoustic balonak
Suspentsioaren kontrol elektronikoa ECAS IV
Hagunak eta pneumatikoak Alcoa 8.25×22.5 aluminiozko hagunak
Pneumatikoak Continental M+S 295/80 R22.5

Informazio gehigarria

START/STOP funtzioa
Masats ate elektrikoak
Bi guneko Hispacold aire girotu sistema
CCTV aurreinstalazioa
Kutxa erregistratzaile eta kantzeladoren aurreinstalazioa
Barruko LED argiztapena
Cassette motako jasogailua (aukerakoa)
Atzeko kamera (aukerakoa)
Aldapetan arrankatzeko laguntza funtzioa
Gidariaren butaka