Mexikoko kontratu hau du Irizarrek nazioarteko merkatuan aurten egindako azpimarragarrienetako bat. Irizar Mexikok urtean luxuzko 300 autokar egiteko konpromisoa hartu du, Irizar modeloetan. Honek esan nahi du Irizar Mexico autokarren merkatuko buruzagi finkoa dela.
Sardiniako bidaiarien garraio-enpresa publikoak, ARST-k, Irizarrengan konfiantza du eta bere flota berritzeko Irizar i4 eredua nahi du. Italiarrek Irizar i4 modeloko 200 unitate erosi dituzte, eta Ormaiztegiko egoitza nagusian egingo dira.
Lantegi berriak 15.000 metro koadro ditu estalita eta 200 langile baino gehiago; eskariaren arabera haziko da eta Saleko lantegi zaharrak baino zortzi aldiz gaitasun handiagoa izango du. Urtean mila autobus eta autokar karrozatuko ditu.