Euro Bus Expo 2014 – Birmingham (UK)
Azaroak 4-6Euro Bus Expo Erresuma Batuko azokarik garrantzitsuenetarikoa da eta han izango da Irizar bere ahalmen teknologikoa agerian jartzen.
Euro Bus Expo Erresuma Batuko azokarik garrantzitsuenetarikoa da eta han izango da Irizar bere ahalmen teknologikoa agerian jartzen.
125. urteurrena dela eta Irizarrek Madrilgo Cibeles Jauregian ekitaldia antolatu zuen. Bertaratu ziren bezeroek urteurrena ospatzeko egin diren ekitaldietan azkenaz gozatzeko aukera izan zuten, izan ere, Ormaiztegin, Mexikon, Hego Afrikan… egindako ospakizun guztiak eta gero Madrilgoak itxi zuen urtea.
Teknologia, berrikuntza eta dibertsifikazioa izango dira aurtengoan Irizarrek FIAA azokan erakutsiko dituen hiru oinarri sendoak. 2.000 metro karratutako stand-ean ospatuko ditu Irizarrek 125 urteak eta bertaratuko direnek gertutik sentituko dute markak sorreratik gaur egun arte izandako garapena.
Aurten Irizar “Bus & Turismo” azokan izango da urrian, Riminiko hirian. 1000 metro karratutako eremuan markak bere gama eta zerbitzu ahalmena azpimarratuko ditu, sendotasuna eta lidertza agerian jarriz.
Irizarrek lehen aldiz parte hartuko du Kolomnan ospatzen den Expo Bus azokan. Presentzia honekin, Taldeak errusiar merkatuko ateak irekitzen ditu. Irizarrek bere baloreak agerian jarri nahi ditu errusian, bezeroenganako harretan eta punta puntako teknologiaren garapenean oinarrituak. Errentagarritasuna, fidagarritasuna eta zerbitzu hoberena izango ditu Irizarrek oinarri azoka honetan.
Irizar lehendabiziko aldiz egongo da Herningen (Danimarka), Irizar Danmarken eskutik, konpainiaren berrikuntza lerroarekin bat egiten duen 400 m2-ko stand propio batekin, halaber segurtasun, fidagarritasun eta zerbitzuaren balioak transmitituz.
Irizar i2e, Irizar Taldearen autobus % 100 elektrikoa, Baix Llobregat eta l’Hospitalet-eko hainbat lineatan probatuko da hiriko ibilbideetan zerbitzua emateko egokia dela egiaztatzeko.
Expo foro izango da urteko lehen azoka Irizarrentzat. Markak merkatu mexikarrarekiko duen konpromisoa sendoa da, izan ere, bezero mexikarrak izango dira gurekin gure 125 urteak ospatuko dituzten lehenak.