Gaur egun

JAZ__453626

Autobus elektrikoen Europako fabrikatzaile talde batek karga irekiko interfazea adostu dute

Martxoa 2016

Irizar, Solaris, VDL eta Volvo autobus elektrikoen fabrikatzaile europarrak akordio batera iritsi dira autobus elektriko guztien operagarritasuna bermatzeko. ABB, Heliox eta Siemensek egindako kargatzeko azpiegitura baten bidez lortuko dute hori.  Helburua da autobus elektrikoen eta kargatzeko azpiegituren artean interfaze irekia ziurtatzea, eta orobat, ibilgailu hauentzako sistemak txertatzea Europako hirietan.  

2016-04_8th_european_conference_on_sustainable_cities_towns

Irizar erakunde babesle izango da apirilean Euskadin egingo den Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzian

2016ko urtarrila

Autobusen eta autokarren diseinuan eta fabrikazioan aritzen den Irizar euskal enpresa, 2016ko apirilaren 27tik 29ra Euskadin egingo den Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentziaren babesle bilakatu da. Irizar enpresak ekitaldi horretan parte hartzeak agerian uzten du garraioarekin lotutako sektore pribatuak hiri garapen jasangarriarekin eta ekintza eraldatzaileak gauzatzearekin duen konpromisoa.