Warsaw Bus 2017
2017ko martxoak 22-24Irizar Poloniako Warsaw Bus azokan izango da, martxoaren 22tik 24ra bitartean.
Irizar Poloniako Warsaw Bus azokan izango da, martxoaren 22tik 24ra bitartean.
Bigarren urtez, Irizar UMA azokan izango da otsailaren 26tik martxoaren 2ra arte. Aurtengo edizioa Missouriko St. Louis hirian ospatuko da.
Irizar i6S autokar berriak 2017. urteko Espainiako autokarra saria jaso du. Irizarri saria emateko ekitaldia urtarrilaren 18an, asteazkena, izan da Madrilgo Novotel hotelean. Sektoreko enpresaburuek, sektoreko elkarte nagusietako kideek eta erakundeetako ordezkariek parte hartu dute.
Ormaiztegi eta Madrilen egindako aurkezpenen ostean, Irizarrek Irizar i6S autokar modelo berria aurkeztu du Portugalen, abenduaren 21ean ospatutako ekitaldi batean.
Gaurtik aurrera Bilbok bi autobus berri %100 elektriko izango ditu, Irizar i2e-ak. Autobus hauek Bilbobuseko gainerakoei gehituko zaizkie eta hainbat lineatan emango dute zerbitzua.
Kontratua 18 autobus egitean datza. Irizar i2eak izango dira, 18.73 metro luzeko autobus artikulatu %100 elektrikoak (BRT). Eta horrez gainera, karga estazioak egingo dira linea bakoitzaren bukaeran azkar kargatzeko azpiegituren bidez eta kotxe-tokirako karga estazio motelagoak.
2015eko ekainaz geroztik Londres hirian dabiltzan bi autobus %100 elektrikoen emaitza onen ondorioz, hitzarmen bat sinatu da, horren baitan egonik zerbitzua eta mantentze lanak egitea Londresko operadore pribaturik handiena den Go Ahead-entzat.
Duela hilabete ingurutik urriaren 21 arte Irizar i2e autobus % 100 elektrikoa Le Havre hiriko hainbat lineatan ibiliko da. Lekuan bertan egindako proba horrek CODAHri (Le Havreko Hiri Komunitatea) lagunduko dio testatzen eta etorkizuneko bere autobusak aukeratzen. CODAHren epe luzeko helburua da diesel erregaiko bere 100 autobusak autobus elektrikoekin ordezkatzea. Probak 3 lineatan egin dira: …