INTERNATIONAL BUS EXPO, Rimini 24-26 urria
2018 urria Beste urte batez Irizar Riminin ospatuko den International Bus Expo azokan izango da urriaren 24tik 26ra bitartean.
2018 urria Beste urte batez Irizar Riminin ospatuko den International Bus Expo azokan izango da urriaren 24tik 26ra bitartean.
Kontratu bat sinatu berri du Irizar ie tram zero igorpen modeloko 15 autobus egiteko Aix en Provence hiriarentzat Irizar e-mobility enpresak elektromugikortasun irtenbide osoak eskaintzen ditu hirientzat eta kontratu bat sinatu berri du RDT 13rekin. Irizar ie tram zero igorpen modeloko 12 metroko 15 autobus eta haien kargarako azpiegiturak egin eta mantentzea jasotzen du kontratuak. …
Irizarrek Irizar i6S autokarra aurkeztu du australiako merkatuan. Aurkezpen ekitaldia uztailaren 19an ospatu da Melbourne Exhibition Centre-en 200 gonbidatu ingururen aurrean.
François Bausch ministroak, Garraio Ministerioko zerbitzu teknikoak, Voyages Emile Weber-ek eta Irizar e-mobilityko ordezkariek ofizialki aurkeztu dituzte aurten entregatuko diren hamar autobus elektrikoetatik lehen seiak. Lehen sei unitate horiek Irizar ie bus modeloko 12m-koak dira, bi aterekin. Ibilgailuek usb atakak eta Eco Assist sistema dituzte. Azken hori gidariari denbora errealean laguntzeko sistema bat da, eta …
Irizar e-mobilityk Frantziako merkatuaren aldeko bere apustu handia eta etorkizuneko estrategia aurkeztuko ditu Transports Publics-en Parisen 2018ko ekainaren 12tik 14ra bitartean. 600m2-ko standean (F36) gaur egungo autobus gama erakutsiko da: Irizar ie bus (Irizar electric bus), 12 m luzeko hiriko autobusa eta Irizar ie tram (Irizar electric tram), eta baita pantografo bidezko karga moteleko eta …
Gaur inauguratuko da Adunan Irizar e-mobilityren lantegia, Europako lehenengo elektromugikortasun lantegia. 75 milioi euroko inbertsioa izan da, eraikitako 18.000 m2ko azalera du eta ia 4 hektareako lursailean dago. Autobus elektrikoak ez ezik, hirien elektromugikortasun beharrak osatuko dituzten beste ibilgailu industrial batzuk ere fabrikatuko dira han. Hasieran urtean 1.000 ibilgailu egiteko gaitasuna duen lantegi berrian, ibilgailuez …
Valentziako Udaleko Garraio Enpresak (EMT) zero igorpeneko lehen autobus elektrikoa aurkeztu du. Valentziako hiriburuko erdialdean emango du zerbitzua. Osteguneko aurkezpenean izan ziren Valentziako alkate Joan Ribó, Mugikortasun iraunkorreko zinegotzi ordezkari Giuseppe Grezzi, Valentziako EMTko Zuzendari Nagusi Josep Enric Garcia eta Irizar e-mobilityko Zuzendari Hector Olabe. Irizarko zero igorpeneko Irizar ie bus % 100 elektrikoarekin batera …
Madrilgo Udaleko Garraio Enpresak (EMT) zero igorpeneko lehen 15 autobus %100 elektrikoak aurkeztu ditu. Espainiako hiriburuko erdialdeko hiru lineatan emango dute zerbitzua. Irizar ie bus modeloko 12 metroko 15 unitate dira, 76 bidaiarirentzako gaitasuna dute eta eguneko 200 kilometro baino gehiagoko autonomia. Unitate horiez gain Irizar e-mobilityk 15 kargagailuz hornitu du zerbitzua, kotxe-tokian gauez kargatzeko.