Gas naturaleko ibilgailuak

Etengabe lan egiten dugu mugikortasun jasangarri eta adimendunerako irtenbide teknikoen garapenean, eta teknologia berriekin autokarren aukera zabaldu dugu ahalik eta eraginkortasun energetiko eta errendimendu handiena eskaintzeko, operadoreei erregai eta emisio kutsagarrien kostuak murrizteko aukera emanez, baita ibilgailuen TCOa hobetzeko ere.

Teknologia jasangarria eta adimenduna zure zerbitzura


Azken belaunaldian Irizar i3le gas naturaleko sistemarekin (GNC) eta Irizar i4 propultsio-sistemarekin (GNC edo GNL) modeloak ditugu, baita Irizar i6 eta Irizar i6S modeloak ere, Irizar markako bertsio integraleko GNL sistemarekin edo karrozeria-konbinazioarekin eta merkatuko txasisekin.

Gasezko ibilgailuak iruditan 

Gure ibilgailuen gama

Ireki
Irizar i6 eta Irizar i6S GNL

GNL ibilgailu-gamak Irizar i6S eta i6 autobus-ereduak aurreikusten ditu, 2022ko bigarren hiruhilekotik aurrera.

Irizar i4 GNC

Ibilgailu-gamak Irizar i4 modeloa du, 12 eta 15 metro artekoa, GNC bertsioan, eta 12 eta 15 metro artekoa, GNL bertsioan, guztiak Scania txasisaren gainean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jaitsi Irizar i4ren katalogoa.

Irizar i4 GNL

Ibilgailu-gamak Irizar i4 modeloa du, 12 eta 15 metro artekoa, GNC bertsioan, eta 12 eta 15 metro artekoa, GNL bertsioan, guztiak Scania txasisaren gainean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jaitsi Irizar i4ren katalogoa.

Irizar i3le GNC

Gasezko ibilgailuen gamak Irizar i3le modeloa barne hartzen du 12 eta 15 metro bitartean, GNC bertsioan.

1.000 km-ko autonomiaz gain, teknologia horren ingurumen onurek CO2 emisioak %25 murrizten dituzte, NOx emisioak %85 eta partikulenak %96, eta osasunari eragiten dioten airearen kalitaterako erreferentziazko emisioak zero inguruko mailetaraino murrizten dituzte.

Dieselak baino errendimendu termiko handiagoa emateaz gain, zarata %50 murrizten da. Kostu operatiboari dagokionez (TCO), murrizketa %30era irits daitekeela kalkulatzen da, gas naturalaren eta dieselaren kostuaren arteko diferentzialaren arabera. Mantentze lanen kostua ohiko diesel ibilgailu baten kostuaren antzekoa da.