Irizar baten balioak

Bidaiarien segurtasuna

Gure lehentasuna

Zabaldu

Gure produktuen fidagarritasuna

Irizar Bermea

Zabaldu

Gure bezeroek ibilgailu fidagarria edukitzeko bermea dute. 125 urte baino gehiago daramagu autokarrak sortzen eta, duela 20 urtetik hona, 5 kontinenteetan ibiltzen dira, askotariko klima eta bide baldintzatan.

Gure autokarrak kalitate parametrorik zorrotzenetik sortzen dira, akaberak kalitaterik handienekoak eta, bereziki, sendoak eta fidagarriak izan daitezen.

Diseinu, material, osagai eta ekoizpen prozesuetan teknologiarik aurreratuenak erabiltzeaz gain, merkaturatu edo aldaketa esanguratsuren bat egin aurretik, autobus eta autokar guztiek fidagarritasun probarik zorrotzenak gainditu behar izaten dituzte, hala fabrikazio prozesuan, nola prestigio handiko institutu eta ingenieritza independenteetan.

Neke azeleratuko pista batean ibilgailuaren bizitza osoko kilometro metaketa simulatzen dugu.  Saiakuntzek errodajea hainbat azaleratan eta abiadura desberdinetan uztartzen dute. Hainbat maniobra egiten dira ibilgailuaren egitura tenkatu, suspentsio sistemak behartu, ibilgailu barrualdeko zaratak antzeman, konpartimentuetara hautsa sartu den ikusi eta higadura aztertzeko.

Autokarraren erabilera intentsiboa simulatzen dugu, iraungarritasuna baldintza zorrotzenetan probatzeko. Probaren jarraipena oso zehatza da. Egunero eta saiakuntzen hainbat portzentajetan, institutu independenteetako teknikariek autokarrak ikuskatzen dituzte, neke azeleratuaren ondoriozko anomaliak hautemateko.

Bezeroentzat errentagarritasuna

Zure negozioa errentagarri egiten laguntzen dizugu

Zabaldu

Errentagarritasunik handiena eskaintzen diegu gure bezeroei, erregaiaren kontsumoa minimizatuz; erregaien kontsumoa murrizteko, autokarren diseinuan aerodinamika ezin hobea eta pisuen banaketa eginez lortzen da, eta mantentze lanen kostuen murrizketa eta osagaien eskuragarritasunik handiena bilatzen da, mantentze lanak errazago egiteko.

Irizar autokarrak berrerosteko balio altuak eta Irizar garantiaren estaldurak errentagarri bihurtzen dute inbertsioa.

Irizar Zerbitzua

Beti zugandik hurbil

Zabaldu

Bezeroarentzako arreta Irizarren balio erreferentziazkoa eta bereizgarria da. Arreta pertsonalizatua eta hurbila da, konfiantza sortzeko, eta bezeroak autokarra bere beharren arabera zehaztu eta konfiguratzen duen momentuan hasten da; ibilgailuaren bizitza osoan zehar bezeroarekin egongo den pertsona talde bat arituko da, autokarrak errentagarri egiteko erabakirik egokienak hartzen laguntzeko.

Showroom eta diseinu esparru moderno eta berritzailea daukagu, autokarra kanpotik eta barrutik konfiguratzeko dauden aukera guztiak eskaintzen dituena, tapizeria eta estalduren lagin fisiko eta birtualekin, gure bezeroei modu esklusiboan diseinu pertsonalizatuak eta ekipamenduari buruzko iradokizunak eskaintzeko. Halaber, Irizarren munduari buruzko informazio zabala dago.

Gainera, bezeroei autokarrak emateko eraikin berria dugu.

24h-ko laguntza

365 egun, 12 hizkuntza baino gehiago

Gure bezeroek zerbitzu asko dituzte eskura (1.100 asistentzia puntu ofizial 5 kontinenteetan / 700 puntu baino gehiago Europan). Zerbitzuek bere baitan hartzen dute konponketa zerbitzu osoa, prest jartzea eta erabateko bermea duen mantentze lana, egunean 24 orduz, urtean 365 egunez. Zentro tekniko eta logistiko modernoak ditugu, ordezko piezen eskaerei erantzuteko eta behar diren piezak bidaltzeko, mundu osoko edozein tokitara, oso denbora laburrean.

Zerbitzu eskaintza zabala daukagu, onena emateko helburuarekin diseinatu eta sortzen diren irtenbide pertsonalizatuekin:

  • Irizar Finance zerbitzuarekin, zure beharretara ondoen egokituko diren finantzatzeko formulak aurkituko dituzu.
  • Repair & Maintenance  kontratuak, autokarra konpontzeko eta mantentzeko.
  • Erabilitako ibilgailuak. Irizarren autokar berri bat aukeratzen baduzu, aukera ematen dizugu zuk erabilitako ibilgailua entregatzeko, zuretzat onuragarriak izango diren baldintzetan.
Ordezko piezak eta osagarriak

Iservice tresna ibilgailuaren zerbitzua kudeatzeko web plataforma bat da (erabilera, mantentze lanak eta konponketak), eta aukera ematen dizu, online edo aplikazio mugikorraren edo tabletaren bitartez,  zure ibilgailuari buruzko dokumentazio teknikoa kontsultatzeko, zerbitzuaren eskuliburua, tailerreko eskuliburua, informazio pneumatikoa eta elektrikoa, baita ere asistentzi sarea, ibilgailua errazago konpontzeko.

Halaber, ordezko piezen katalogoan sartzea ere ahalbidetzen du, ibilgailu bakoitzerako modu indibidualizatu, grafiko, ikusgarri eta zehatz batean, familien eta osagaien arabera, eta ordezko piezen eskariak, jarraipena eta entrega ere kudeatu daitezke, Eshopen bitartez.

Irizar Service Tool

IST

Diagnostikorako tresna baliagarria da Irizar ibilgailu konbentzional ororentzat (alde batera utzita autokar integrala al txasis gainekoa den), eta hainbat sistema diagnostikatzeko gai da: Motorra, transmisioa, retarder, frenoak, suspentsioa, pneumatikoak, berogailuaren aireztapena (Fan drive cooling), aurrez berotzeko gailua, hirugarren ardatzaren direkzioa, ateak, jasogailuak, argiteria, klimatizazioa… Ibilgailuaren eta erremintaren arteko konexioa eskaintzen du, bluetooth edo kable bitartez, eta eramangarri arrunt batekin ere erabili daiteke.

Prestakuntza

Aldizka prestakuntza ikastaroak ematen ditugu, tailerren sare zabaleko teknikariek autokarraren modelo bakoitzean gehitzen joaten diren berrikuntzen berri izan dezaten, segurtasunaren arloan edo konpontzeko eta mantentzeko egiten duten jarduerak lehen mailako kalitatea izan dezan.

Halaber, itraining ere badaukagu, hau da, Irizarren online plataforma ibilgailuari eta konponketei buruzko prestakuntzarako. Plataforma Irizarreko dealers eta banatzaileei zuzenduta dago, eta aukera ematen du online testak egiteko eta prestakuntza jasotzeko, aldi berean kontaktuak eginez beste dealers batzuekin sortutako foroetan.

IWS - Irizarren garantiak kudeatzeko

Irizarren sistema garantiak kudeatzeko

Garantiak kudeatzeko, Irizarren IWS online plataformak ibilgailu bakoitzaren informazioa gordetzea eta eskuratzea ahalbidetzen du, bertsio digitalean. Kotxe bakoitzean egindako lanen historiala eskaintzen du, eta monitorizatzeko aukera ematen du; ondorioz, estatistikak lortu daitezke modu erraz batean, eta, aldi berean, etengabeko hobekuntzak eta prebentziokoak egin daitezke.

ipanela

Flotak kudeatzeko iPanel tresnak teknologiarik aurreratuen eskaintzen dizu soluzio pertsonalizagarriak lortzeko, negozio eredu bakoitzaren beharraren arabera iPanel zerbitzuak egokitu egiten dira gure bezeroen prozesuetan integratzeko, eta lagundu egiten dute erabakiak hartzeko orduan, errentagarritasuna hobetzeko helburuarekin.

Flotak kudeatzeko ditugun sistemak guztiz pertsonalizatuak dira, eta zure flotaren errendimendua eta errentagarritasuna optimizatu ahal izango dituzu, kostuen eta efizientziaren kontrol zehatza egiteaz gain. Datiken produktuak eta zerbitzuak neurri guztietako flota komertzialetarako diseinatuta daude.

EcoAssist

EcoAssist ssitemak erregai kontsumoa murriztea ahalbidetzen du, gidariari gidaritza eraginkorra izan dadin aginduak ematen baitizkio. Ibilgailutik zuzenean jasotako datuak ematen ditu erregai kontsumoaren eraginkortasunaz eta karbono dioxido isurketez, erabakiak hartu eta baliabideak optimizatzeko.

EcoAssistek gidatzeko estiloak hobetzeko beharra planteatzen du, gidariak kontzientziatzen ditu garraioak naturan eragiten duen inpaktuaz, erregai kontsumoa txikitzen du eta errepidean segurtasuna handitzea eta enpresek dirua aurreztea ahalbidetzen du.

Diseinua

Zure autokarraz disfrutatzea nahi dugu

Zabaldu

Diseinua da Irizar ezaugarritzen duten bereizgarrietako bat, ikono bihurtzeraino. Autokar bakoitza diseinuaren, funtzionalitatearen eta teknologiaren konbinazioa da.

Presentzia, nortasuna eta kemena, grafismo erakargarria, lerro aerodinamikoak, forma sendoak, sendotasuna, ergonomia, irisgarritasuna, arintasuna eta mugimendua dira gure autobus eta autokarren mundu zabalean transmititzen dituzten ezaugarrietako batzuk.

Irizar ezaugarriak

Irizar autokarretako pieza bakoitza Irizarreko diseinatzaileen eskuetatik igaro da, operadoreen markaren irudiari balio erantsia emateko eta bidaiariei emozio eta sentsazio desberdinak eragiteko. Horrenbestez, Irizar autobusek eta autokarrek edertasuna, sendotasuna, funtzionalitatea eta teknologia uztartzea lortzen dute.

Barrualdea

En el interior del autocar se cuida hasta el más mínimo detalle para ofrecer el máximo confort y sensación de bienestar para el conductor y los pasajeros.

Autokarraren barrualdea detailerik txikienean ere zaintzen da, gidariari zein bidaiariei erosotasunik handiena eta ongizate sentsazioa eskaintzeko.

Autokarrek espazio zabalak dituzte barruan, ergonomia ezin hobeaz disfrutatzeko, eta sarbide zabal ere badituzte erosotasuna eta irisgarritasuna hobetzeko.

Barrualdeen diseinua, espazioak, koloreen harmonia, estetika, forma biribilduak… ibilitako kilometro bakoitzaz disfrutatuko duzu, lasaitasun, ongizate eta erosotasun giro ezin hobean.

Pertsonalizazioa

Zure autokarra bakarra izatea nahi dugu

Zabaldu

Pertsonalizazioa eta malgutasuna dira Irizarren elementu bereizgarriak, gure bezero guztien eskaerei erantzuteko. Irizarrek egokitzeko ahalmenik handiena eskaintzen du eta, ondorioz, bezeroak autokarra eta ekipamenduaren gainerako aukerak konfigura ditzake, bere neurrira, nahi duen bezala.

Tartean akabera aukera zabala dago, butaketarako askotariko tapizak, baita barruan entretenitzeko aukera zerrenda luzea ere: Wi-Fi sistema, iPoderako konexioa, jarlekuetan integratutako monitoreak, soinu indibiduala, nabigazio eta zaintza sistemak eta cateringerako hainbat eskaintza.

 

 

Aukeran, VIP 2+1 eserlekuen bertsioa ere badugu, bidaiarientzako luxu eta kalitate handiko zerbitzu esklusiboekin. Ezin hobea da “lehen klaseko” linea erregularretarako, alde bakoitzean bi eserlekuko ohiko banaketara bihurtzeko aukera ematen du, eta mugikortasun urrituko pertsonak sartzeko sistemak eta ekipamendu egokitua ditu.

Finean, abangoardian kokatzen gara, gure bezeroei azken teknologiak autokarrari egokituta eskaintzeko.

 

Showrooma

Irizarren showroomaren bisita puntu garrantzitsua da autokarraren konfigurazioari dagokionez, eta markak pertsonalizatzeko eskaintzen dituen aukera anitzak ezagutzeko aukera ematen du, autokar bakoitza bakarra izan dadin, bezero bakoitzaren neurrira konfiguratuta.

Bezeroentzat sortu da esklusiboki, eta Irizarreko bisita erabateko esperientzia bihurtzeko pentsatuta dago, zeinean bezeroak sentituko duen autokarra bere-berea dela, are fabrikatu aurretik ere. Beraz, showrooma leku bikaina da bezero bakoitzaren autokarra modu esklusiboan eta pertsonalizatuan diseinatzeko.

Bertan aukera guztiak aurkitu daitezke, hau da, eserlekuak, tapizeriak eta akaberak, bertsio fisikoan, eta espazio ezin hobe bihurtzen da konbinazio perfektua ikusi, ukitu eta erabaki ahal izateko, autokarraren barrualdeari zein kanpoaldeari dagokionez, pieza bakar bat balitz bezala.

Aldi berean, egindako hautua gure konfiguragailuan ikusi ahal izango da, autokar bakoitzak eragiten duen sentsazioa egiazki sentitzeko.

Barrualderako bidaia

Kontakizunak munduan gure inspirazio iturri izan diren leku guztietan egindako bidea jasotzen du. Kultura askotarikoak, indar eta espresioz betetako kolore etnikoak, hirietako ñabardura pixelatuak eta mila tonutako gris zatiak. Ohitura berriak, interes gune berriak, bizitzeko eta gure ingurunea behatzeko modu berriak, horiek izan dira gure inspirazioa munduko joera berriak jasotzeko eta gure barrualdearen ikuspegi berria sortzeko.

Etxean eta paregabeko giroan sentitu zaitezen, Irizar giroan sentitu zaitezen.

Naturala dena, norbanakoaren balioa, mundu digitalaren nagusitasuna eta esperimentazioaren gustua izan dira inspirazio iturria geure “Colour Collection” delakoa sortzeko, hainbat gama, joera, giro eta sentsaziotan barna bidaiatzeko.

 

Jaitsi “Irizar Colour Collection”

Irizar konfiguratzailea

Barruranzko bidaia bat hastera gonbidatzen zaitugu, “Irizar Colour Collection” ezagutuz; Munduko joera nagusiak bildu ditugu eta gure barrualdearen ikuspegi berri bat sortu dugu etxean bezala senti zaitezen, giro paregabe batean, Irizar giro batean.

Ikusi konfiguratzailea

Irisgarritasuna eta Mugikortasuna

Zure bezeroak erosoago egon daitezen

Zabaldu